58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 1246/2009 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Zaragozak eskaturik, hipoteka-betearazpen bat dela-eta, Jacinto Garbayo Domínguezen, María Cristina Echeberria Aristeguietaren eta Jacinto El Petra, S.L.L.ren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 1246/2010 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Lokala, Cintruenigoko Barón de la Torre kaleko 19ko beheko solairuan dagoena, ataritik sartu eta ezkerrera. Mugak: eskuinean, eraikineko ataria eta patioa; ezkerrean, Fernando Sesma eta beste bat; hondoan, eraikineko patioa; ekialdean, Óptica Zamarripa izeneko denda; eta, aurrean, Barón de la Torre kalea.

Honako eranskin hauek ditu: eraikineko sotoan dagoen lokala eta eraikineko atari zabaleko patioaren erabilera eta gozamena.

Tuterako 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 2.830. liburukia, Cintruenigoko 260. liburua, 1. orria, 16.577. zenbakia.

Hirurehun eta hirurogeita bat mila berrogeita hamazortzi eurotan (361.058 euro) baloratuta dago.

Enkantea 2010eko ekainaren 22an eginen da, 10:00etan, epaitegi honetan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

A.-Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

B.-Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

C.-Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8047 000000000000 kontuan (3180 0000 06 1246 09 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina.

Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaileek nahikotzat onartzen dutela jarduketetan dagoen titulazioa.

8.-Betearazpenpekoei hori guztia beren helbidean jakinarazteko ahaleginak huts egiten badu, honako honek jakinarazpen gisa balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1006985