58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 8/2010 betearazpena

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Sara López Pozok, María Soledad Baraibar Landiribarrek, Pedro María Pascual Ugaldek eta Ana Camino Iglesias Angulok eskaturik, Talleres Baraibar, S.L. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000008/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Talleres Baraibar, S.L.ren kontrako betearazpena abiarazten da, Sara López Pozok, María Soledad Baraibar Landiribarrek, Pedro María Pascual Ugaldek eta Ana Camino Iglesias Angulok eskaturik. Printzipala 166.502,68 eurokoa da, behin-behineko interesak 6.660,11 eurokoak eta behin-behineko kostuak 16.650 eurokoak.

Bigarrena.-Lan arloko 4. epaitegi honetan, betearazpenpeko alderdi beraren aurka, 63/2010 betearazpen-demanda tramitatzen ari baita, aintzat har bedi horren emaitza, ondasunen berri jakiteko eginbideei dagokienez. Gainera, erabakitzen da betearazpen horretan izan litekeen soberakina enbargatzea eta ondasunak berriz enbargatzea honako honen mesedetan, hain zuzen ere honako honetan erreklamatzen den printzipala, interesak eta kostuak ordaintzeko beste. Horretarako behar den exhortoa bidaliko da eta ondasunak aztertzeko gauzatu diren eginbideen eta horien emaitzaren lekukotza eramanen da.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta betearazpena eskatzen duen idazkia Soldatak Bermatzeko Funtsari bidali behar zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.64.0008.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 zenbakiko kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Talleres Baraibar, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko apirilaren 14an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1006933