58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren epaitza, hitzez hitz:

Epaitza:

José Virgilio Páez Castaño, Heiner Andrés Pérez Castaño eta Leyda Patricia Tabares Castaño kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten egileak eta erantzule kriminalak diren aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut; beraz, José Virgilio Páez Castañok, Heiner Andrés Pérez Castañok eta Leyda Patricia Tabares Castañok 180 euroko isuna ordaindu behar dute.

José Virgilio Páez Castaño, Heiner Andrés Pérez Castaño eta Leyda Patricia Tabares Castaño kondenatzen ditut Eroskiri 105,94 euroko kalte-ordaina ematera.

José Virgilio Páez Castaño, Heiner Andrés Pérez Castaño eta Leyda Patricia Tabares Castaño kondenatzen ditut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta José Virgilio Páez Castañori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1006997