58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 85/2010 betearazpena

Aránzazu Chocarro Úcar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Caja España de Inversionesek eskaturik, hipoteka bat dela-eta, Edin Favian Ormaza Ordóñezen, Maira Mejía Gálvezen, Alfonso Apesteguía Pérez de Zabalzaren eta Elvia Deifilia Mejía Gálvezen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 85/2010 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Iruñeko Arrotxapea auzoko Sanduzelaiko etorbideko 51ko lehen solairua, C 9 zenbakia duena. Hemen insktribatuta dago: 1.346-N liburukia, 817. liburua, 11.175. finka.

Tasazio-balioa: ehun eta laurogeita zortzi mila seiehun eta hamazortzi euro eta laurogeita hamar zentimo.

Enkantea maiatzaren 18an eginen da, 10:15ean.

Enkantearen baldintzak.

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 05 008510 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Ohartarazten da, betearazpenpeko alderdiei enkantearen berri ezin bazaie eman ondorio horretarako adierazitako helbidean, honek jakinarazteko balioko duela.

Iruñean, 2010eko apirilaren 16an.-Idazkaria, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1006953