58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 1032/2009 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, eskubide hobeko hirugarrengotza dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia. Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.

Silvia Oldrini Residenti andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile ordezkoak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1032/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Nafarroako Zerga Ogasunak sustatu du auzia, prokuradore ezezagunak ordezkatuta eta Idoia Tajadura Tejada legelari andreak lagunduta, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Grupo Reydena SLren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Baiesten dut Nafarroako Foru Komunitateko aholkulari juridikoak Nafarroako Zerga Ogasunaren izenean eta hura ordezkatuta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Grupo Reydena SLren aurka aurkeztu duen eskubide hobeko hirugarrengotzari buruzko demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut hirugarrenak eskubidea duela, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak Grupo Reydena, S.L.ri betearazi behar dion ondasun higiezinaren produktuaren ondorioz, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak duen kredituaren zati proportzionala jasotzeko. Prozesuko kostuak ere Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Publiko egitea.-Epai hori sinatu zuen epaile magistratuak berak irakurri eta publiko egin zuen, epaiaren egun berean egindako jendaurreko entzunaldian, eta horren fede ematen dut Iruñean.

Eta Grupo Reydena, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 16an.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1006937