58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Behin betiko neurrien aldaketa.
Adostasun gabeko 1186/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, aditzera ematen dut:

Concepción Molina Larrondo prokuradore andreak eskaturik, Gricia Beatriz Dávila andrearen aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko 1186/2009 prozeduraren behin betiko neurriak aldatzeko autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Gricia Beatriz Dávila andrea epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Rodrigo Efrain Sinche Alberca jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du.

Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Gricia Beatriz Dávila andrea legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano, eta idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1006934