58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa. Obretarako baimena eskatzea

Gaia: obretarako baimena eskatzea.

Eskatzailea: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua.

IFZ: S 3100010B.

Helbidea: Armada etorbidea, 2. 31002 Iruña (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena eta kodea: Artesiaga erreka: 1.0100.210.

Tokia: Irurita.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Nafarroako Gobernuak baimena eskatu du Artesiaga errekaren bi ertzak berritzeko Baztango udal mugapeko (Nafarroa) Iruritako askaldegitik gertu dauden bost tartetan.

Jarduketek ibaiertzetako ezponden egonkortasuna hobetzea ekarriko dute, higadurari aurre egiteko. Horretarako, krainer horma eraikiko da, sahats-aldaxkak sartu, dauden harriak lehengo tokian jarri, harri-kaiolak erabili eta zuhaitzak landatu.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071 Donostia). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.

Donostian, 2010eko apirilaren 14an.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1007113