58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA&

Jendaurreko informazioa

Gaia: etxean erabiltzeko uren aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Edurne Goyeneche Iturburua.

NAN edo IFK zk.: 72670771 V.

Helbidea: Erdiko bidea, zk.g./Goienetxea etxea, Amaiur, 31715 Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Tokia: Altzola-Muno alderdia, Amaiurko 37. poligonoko 494. lurzatia.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Edurne Iturburua andreak Amaiurko (Baztan udal mugapea, Nafarroa) Altzola-Muno alderdian dagoen izenik gabeko iturburu bateko 0,013 l/s-ko ur aprobetxamendua eskatu du, etxean erabiltzeko.

Etxean erabiltzeko ura hornitzeko instalazioa egin nahi da, Amaiurko Erdiko bidean dagoen Goienetxea etxean. Biltzeko kutxatila baten bidez eginen da ur-bilketa: hortik 1/2" diametroa duen polietilenozko tutua abiatuko da, 12 m³-ko edukiera duen eta 465 m-ra dagoen fabrikako biltegi batera ura eramanen duena. Toki horretatik baserriraino horniketa eginen da lehen aipatu den diametroa eta 190 m-ko luzera dituen polietilenozko beste tutu baten bidez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek epe horretan erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Errotaburu pasealekua 1, 8.a, 20071 - Donostia). Espedientea azken helbide horretan egonen da ikusgai.

Donostian, 2010eko apirilaren 13an.-Idazkari nagusia, eskuordez, zerbitzuburua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena eta 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenak indarrean jarri zuena), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1006921