58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Ur Jabari Publikoari buruzko 1986ko apirilaren 11ko Erregelamenduak (apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 165. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Kantauri aldeko Ur Konfederazioak erabaki du ur aprobetxamenduen kontzesioetarako eskubidea amaitzeko espediente batzuk ofizioz hastea, epea igaro delako edo kontzesioaren funtsezko baldintzak bete ez direlako. Ur aprobetxamendu horiek ez dute zortasunik. Hona hemen kontzesioen katastroko datuak:

ESP. ZK.

TITULARRA

IBAIA

UDALERRIA

EMARIA
l/s

EBAZPENA

EGUNA

BAIM.

A/31/1º0104

Miguel Migueltorena Arraztoa

Bidasoa

Bertizarana

0,8

1988/12/19

CHN

A/31/1º0121

Gregorio María Iturbe Urroz

Ezkurra

Ituren

1,6

1990/02/09

CHN

A/31/1º0134

Carmen Joranjuria Almandoz

Amoargungo-Erreka

Lesaka

1.800 l/egun

1991/06/10

CHN

A/31/1º0110

Francisco Petrirena Larrategui

Bidasoa

Sunbilla

28 m³/egun

1988/12/19

CHN

A/31/1º0124

Javier Biurrarena Lucambio

Antonio Garrido Gálvez

Iturria - Peña-borda

Bera

0,03

1989/06/13

CHN

Aditzera ematen da, zuzenean jakinarazi ezin izan zaien edo helbiderik ezagutzen ez zaien titularrei jakinarazteko balio dezan eta, halaber, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hilabetez, eta kontzesioaren amaierak ukitutakoek, eskubideen titularrak barne, egoki iruditzen zaiena adierazten ahalko dute epe horretan, kasuan kasuko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Espainia plaza 2, 33071 Oviedo).

Oviedon, 2010eko apirilaren 12an.-Ur ikuskatzailearen ondokoa, Juan Miguel Llanos Lavigne.

Iragarkiaren kodea: E1006460