58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Aragoiko Ubide Inperialaren ura erabiltzeko 2010eko tarifak

2010eko apirilaren 8an, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak onetsi du Aragoiko Ubide Inperialaren ura erabiltzeko 2010eko tarifarako proposamena, apirilaren 11ko 849/1968 Errege Dekretuaren bidez (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa) onetsitako Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 309. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

A) Ureztatu beharreko hektareak: 25,02703739 euro/ha.

-Ureztapenerako hornidurak: 0,00221612 euro/m³.

B) Hornidurak: 0,02087940 euro/m³.

-Energia: 0,00835176 euro/kw-h.

Aditzera ematen da, tarifa horrek kalte egiten diela uste dutenek egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioko lehendakari jaunari zuzenduta, hamabost (15) egun balioduneko epean, iragarki hau Zaragozako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu eta biharamunetik hasita. Proposamena ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioaren bulegoan (Sagasta pasealekua, 26, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 12an.-Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1007219