58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-S-726

Depurados Azud A.I.E.k ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak:

Eskatzailea: Depurados Azud A.I.E.

Helburua: saneamenduko hodi biltzailea Ebro ibairaino luzatzeko obrak baimentzea.

Jarduketak badakar Depurados Azud A.I.E. enpresak Ebro ibaira isurtzeko duen hodi biltzailea luzatzea: 630 mm-ko diametroa eta 36 m-ko luzera dituen PVCzko hodi biltzailea instalatuko da, isurtzeko tokia Ebro ibaiko ur apalen ibilguaren ezpondan egon dadin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 30ean.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1007002