58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2009-S-535

Uztarrozeko Udalak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak:

Eskatzailea: Uztarrozeko Udala.

Helburua: hondakin uren araztegiko obrak baimentzea eta Uztarroze herritik datozen hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur ibilgua: Uztarroze ibaia.

Isurpenaren udal mugapea: Uztarroze (Nafarroa).

Arazketa sistemak badakartza tratamendu biologikoa eta Imhoff tangak, bakterio-ohantzeak eta bigarren mailako dekantagailuak osatzen duten hirugarren mailako tratamendua. Eskatu den isurpen bolumena 11.000 m³-koa da urtean eta 35 m³-koa egunean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa agerian egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 30ean.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1007001