58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-408

Los Arcosko Udalak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak: Los Arcosko 6. poligonoko 15. lurzatian, Odron ibaiaren ezkerraldean dagoen horretan, aparkalekua prestatzea.

Eskatzailea: Los Arcosko Udala.

Helburua: aparkalekua prestatzea.

Ur ibilgua: Odron ibaia.

Udalerria: Los Arcos (Nafarroa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko apirilaren 9an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1007000