58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-302

Gesalazko Udalak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak: Aritzaleku kanpineko ekialdeko eremua prestatzea, lurrak berdinduz, espeziekako mozketak eginez, sarbideak egokituz eta itxitura instalatuz.

Eskatzailea: Gesalazko Udala.

Helburua: Lerateko Aritzaleku kanpinean barneko sestrak zati batean aldatzea.

Ur ibilgua: Allozko urtegia.

Udalerria: Lerate-Gesalatz (Nafarroa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 26an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1006743