58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-O-308

Angel Izal Máximo jaunak ondoko datu eta inguruabarrak dituen baimena eskatu du:

Inguruabarrak: Alhama ibaiko ezkerraldean lanabesetarako etxola, 20 m²-ko azalera duena, eraikitzea.

Eskatzailea: Angel Izal Máximo.

Helburua: lanabesetarako etxola eraikitzea.

Ur ibilgua: Alhama ibaia.

Alderdia: Murelu.

Udalerria: Corella (Nafarroa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta eskaera horrek kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten, idatziz, Ebroko Ur Konfederazioari zuzenduta, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita. Espedientea eta agiri teknikoak ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko martxoaren 26an.-Komisarioaren ondokoa, eskuordez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1006742