58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1536/2010 EBAZPENA, apirilaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko 8 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, otsailaren 1eko 176/2010 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko 8 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2010eko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko 8 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hau onestea:

-Lekualdatze nazionaleko txanda.

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

LOPEZ DE DAVALILLO LARA, ANUSKA (03)

Baztertzeko arrazoiak:

(03) Destinoan lanpostuaren jabe izanik, zerbitzualdia osatu gabe izatea.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko bost egun naturaleko epean izangaiek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea epaimahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José M. Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F1007265