58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Interesdunendako deia, France Telecom España,
S.A.k ordenantza fiskalaren kontra paratu duen
administrazioarekiko 335/2010 auzi-errekurtsoan

France Telecom España, S.A.k administrazioarekiko 335/2010 auzi-errekurtsoa paratu du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza behin betikoz onesteko Rocaforteko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak hartu zuen erabakiaren kontra. Hura 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Osoko bilkuraren erabaki horren edukiak xedapen orokorraren izaera duenez gero, eta interesdun kopuru zehaztugabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez deia egiten zaie interesdunei, aipatutako prozeduran demandatu gisa agertu ahal daitezen bederatzi eguneko epean, agertzeko jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; dei honek Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1, 2 eta 3. ataletan xedatutako ondorioak izanen ditu.

Rocaforten, 2010eko apirilaren 19an.-Alkatea, Javier Itoiz Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1006974