58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Kulturaren eta artearen arloko entitateei diru-laguntzak emateko deialdi publikoa, 2010. urtean kultur jarduerak egin ditzaten

Deialdi publiko honek publizitate, lehia, objektibotasun, berdintasun zein ez-diskriminazio, gardentasun, eraginkortasun eta eragimen printzipioak ditu oinarri, eta haren xedea kultura eta arte arloko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean ematea da, 2010. urtean jarduera kulturalak eta artistikoak egin eta programatu ditzaten, betiere Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa betez. Ordenantza hori 2006ko otsailaren 17ko 21. Nafarraoko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara.

Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da.

1.-Aurrekontua.

Kultura eta arte arloko entitateei kultur jarduerak 2010. urtean programatu eta egin ditzaten diru-laguntzak emateko deialdi publiko honek 50.000 euro ditu izendaturik, gehienez ere, indarreko Aurrekontuko 50/45131/482090 kontusailaren kargura.

Diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbatekoa Deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatuko da.

2.-Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak.

Deialdi honek kultura eta arte arloko entitateei diru-laguntzak ematea du xede eta helburu, 2010. urtean kultur eta arte jarduerak programatu eta egin ditzaten, halakoak ezen Iruñeko kultur ekintza eta arte jarduna indartu eta europar dimentsioa izaten ahalko baitute, betiere kontuan harturik Iruña 2016. urtean Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaia dela eta 2009an ospatzen dela Sormenaren eta Berrikuntzaren Europako urtea.

Diru-laguntzetarako deialdiek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

2.1. Jarduerak kulturalak edo artistikoak izatea, eta herritarren parte-hartzearen sustatzaile.

2.2. Irekiak izatea, eta nagusiki Udalaren mugapean egitekoak.

2.3. Iruñeko Udalak finantzatzen dituen bestelako programetan sarturik ez egotea.

2.4. 2010. urtean barna egitea.

Onuradunen betebeharrak:

-Diru-laguntza ematearen funtsa den jarduera egitea.

-Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.

-Organo emaileak egin beharreko egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei men egitea, bai eta kontrol-organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei ere men egitea, betiere udal-agiritegietan jaso ez eta aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik.

-Helburu berbera duten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, organo emaileari horren berri ematea.

-Halako kontabilitate-sistema erabiltzea, ezen une orotan posible izanen baita entitatearen errealitate ekonomikoaren berri izatea.

-Jasotako funtsak zertan aplikatu diren egiaztatzen duten agiriak gordetzea.

-Jasotako funtsak itzultzea, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.

3.-Diru-laguntzak eskatzeko bete behar diren baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak.

Deialdi honi kultura eta arte arloko entitateek heltzen ahalko diote, betiere ondoko baldintzak betetzen dituztelarik:

3.1. Legearekin bat eraturik egotea, eskaera aurkezten duten datan.

3.2. Elkartearen egoitza nahiz zergetarakoa Iruñean edukitzea.

3.3. Eguneratuak izatea zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

3.4. Kasuan kasuko entitatea Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren bakar batek ere ez ukitzea.

Onuradunek aipatu baldintzak betetzen dituztela eta diru-laguntza jasotzeko inongo debeku-ziok ukitzen ez dituela justifikatzeko, oinarri hauen 7. klausulan zehazten diren agiriak aurkeztu behar dituzte.

4.-Diru-laguntzak bideratzeko eta haien gainean ebazteko organo eskudunak.

Kultura Alorreko Idazkaritza Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.

Diru-laguntzak emateko prozedura Alkatetzak ebatzi behar du.

Ebazpen-proposamena instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Hona Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:

Batzordeburua: Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua.

4 batzordekide:

-Kultura Alorreko Zuzendaria.

-Kultur Jardueren Teknikaria.

-Udaleko euskara koordinatzailea.

-Iruña 2016 Hautagaitzako teknikaria.

Idazkaria: Kultura Alorreko administrari bat.

Batzordeak, gehienez ere, 30 egun balioduneko epean baloratuko ditu eskabideak, horiek aurkezteko ezarritako azken egunetik aitzina, eta txosten-proposamen arrazoitu bat emanen du, egindako ebaluazioaren emaitza zehaztuta.

5.-Eskabideak noiz arte eta non aurkeztu.

Eskabideak aurkezteko interesa dutenek oinarri hauen I. eranskinari atxikitako eskabide eredua bete beharko dute.

Eskabideak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahalko dira Kale Nagusia, 2, edo, bestela, erregistro osagarrietan: (-Kultura Alorrean- Descalzos k., 72-2. solairuan; -Garapen Iraunkorreko Alorrean- San Saturnino k., 2-beheko solairuan; -Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorrean- Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairuan; -Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean- Armada etorbidea, 2-5. solairuan; -Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Hezkuntza eta Gazteria alorretan- Zapateria k., 40-beheko solairuan; eta -Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean- Eslava kalea, 1ean). Bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan ere aurkez daitezke.

Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, Deialdi honen 7. oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina, aurkeztu ez dituen agiriak aurkeztu edo egindako akatsak zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

6.-Ebatzi eta jakinarazteko epea.

Ebazpena eman eta jakinarazteko epea, gehienez ere, ez da sei hilabetetik gorakoa izanen. Epe hori eskabidea bideratzeko organo eskudunaren erregistroan aurkeztu eta hortik aitzina kontatuko da.

Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

7.-Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabideekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira (agiriek originalak izan behar dute, edo, bestela, indarrean dagoen legearekin bat kautoak diren kopiak).

Eskatutako agiriak:

7.1. "Jarduera-orria" izeneko inprimakia, zeina deialdi honi II. Eranskin gisa erantsi baitzaio. Halako "Jarduera-orri" bat bete beharko da, diru-laguntzak jasotzeko aurkezten den jarduera bakoitzeko. Jarduera-orriarekin batera jardueraren gaineko memoria garbia eta laburra aurkeztu behar da.

7.2. Egiaztagiriak, ondokoa frogatzeko: entitatea legeekin bat eraturik dagoela, entitateak egoitza eta zergetarako helbidea Iruñean dituela eta eskabidea zein datatan aurkeztu eta orduan entitatea legeekin bat eraturik dagoela.

7.3. Administrazio eskudunak egindako egiaztagiria, eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela frogatze aldera.

Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du deialdi honetako diru-laguntzak eskatzen dituzten entitateek eguneratuak dituztela haien tributu-betebeharrak, Udal honekiko.

7.4. Aurreko urtean egindako jarduerei buruzko memoria eta haien gaineko ekonomia-balantzea, eta, horri erantsita, datuak egiaztatzeko agiriak.

7.5. Agiri edo aitorpen bat, non adieraziko baita zer merkataritza-harreman motak lotuko dituen entitatea eta programatutako jardueren laguntzaileak edo hornitzaileak, halako harremana beharrezkoa bada.

7.6. Finantzazio-plana, proposatutako jarduera bakoitzaren gainean.

7.7. Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa.

7.8. Erantzukizunpeko aitorpena, eskatzaileak deialdi honetan galdatutako baldintzak betetzen dituela eta hura Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez duela ukitzen egiaztatzeko. (Aitorpena egiteko eredua I. Eranskinean dago jasota).

Entitateek ez dituzte 7.2. atalean aipatu agiriak aurkeztu beharko, baldin eta aurreko deialdietan aurkeztu badituzte. Kasu horretan entitatearen ordezkariak erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko du, non egiaztatuko baitu ez dela inolako aldaketarik izan elkartearen estatutuetan, ezta horren ordezkaritzan ere; aurrekoa gorabehera, entitateak, legezko ordezkarien bidez, bere helburuei eta zuzendaritza-taldeari dagozkien aldaketak oro jakinarazi eta egiaztatu beharko ditu, horiek eskaera aurkeztu ondoren gertatzen badira. (Aitorpena egiteko eredua I. Eranskinean dago jasota).

Halaber, eta horretarako arrazoirik izanez gero, hainbat agiriren ordez eskatzaileek erantzukizunpeko aitorpen bat aurkeztu ahalko dute. Halako kasuetan, eta diru-laguntzak emateko ebazpen proposamena egin baino lehen, aitorpenean jasotako datuen egiazkotasuna ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira Kultura Alorrean. Kultura Alorrak agiri horiek 10 eguneko epean aurkezteko galdatuko du.

8.-Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Aurkezten diren jarduerak baloratzeko eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, Balorazio Batzordeak ondoko irizpideak hartuko ditu kontuan, eta horiei ondoren azaltzen diren puntu-kopuruak emanen zaizkie, gehienez ere, guztira, 100 punturen gainean eman ere:

8.1. Diru-laguntzaren xedea den jardueraren interesa, kalitatea, originaltasuna, dimentsioa -hau da, parte-hartzaileen kopurua, behar diren azpiegiturak, etab.- eta jarduera jakintza-alor anitzekoa izatea (40 puntu).

8.2. Proiektuen bideragarritasun ekonomikoa (15 puntos).

8.3. Proposatzen den jardueraren eragina, hiriko bizitza kultural eta artistikoan (20 puntu).

8.4. Entitatearen finkapena, kualifikazioa eta garrantzia, kultura eta arte arloan (10 puntos).

8.5. Diru-laguntzaren xedea den jardueraren europar dimentsioa, Iruña 2016. urtean Europako Kultur Hiriburua izendatua izateko hautagaitzaren testuinguruan. Argibide gehiagorik europar dimentsioari buruz, hemen: Pedro Lacunza; Tel.: 948 420970; p.lacunza@pamplona.es (15 puntu):

8.5.1. Lankidetza, Nafarroako, Espainiako eta Europako kultur eragileekin.

8.5.2. Europar dimentsioa duten proposamenen gaiak.

Guztizko puntuazioaren %50 lortu ez duten entitateek ez dute inolaz ere diru-laguntzarik jasoko.

Behin eskaera bakoitzaren puntuazioaren gainean balorazioa egin eta gero, eta diru-laguntzek zenbat jo behar duten jakite aldera, ondoko irizpideak aplikatuko dira:

-79 puntu edo gehiago eskuratu dituzten proiektuak: onartutako aurrekontuaren %30.

-65 eta 79 puntu artean eskuratu dituzten proiektuak: onartutako aurrekontuaren %20.

-65 puntu baino gutxiago eskuratu dituzten proiektuak: onartutako aurrekontuaren %10.

Behin ratio horiek aplikatu eta gero diru-laguntzen zenbatekoak, guztira, erabilgarri dagoen kredituak baino gehiago jotzen badu, diru-laguntzak hainbanatuko dira, haien zenbatekoen batuketa deialdiaren kreditura egokitzeraino.

9.-Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara, eta ondoko datuak adieraziko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

10.-Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak. Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

11.-Diru-laguntzaren xede diren jardueren finantzazioa.

Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propioak gehituta, diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.

Benetako defizita edo benetako gastuak eskaera egitean aurreikusiak baino gutxiagokoak badira, kontuan harturik, betiere, azken horiek zedarritzen dutela hasiera batez diru-laguntzaren zenbatekoa, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko ordaindu behar den kopurua.

Halaber, diru-laguntza emateko kontuan hartu den edozein baldintza aldatzen bada, aldatu egin daiteke, baita ere, diru-laguntza hori emateko ebazpena.

12.-Azpikontratazioa.

Diru-laguntzen xede diren jarduerak azpikontratatzen ahal dira, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluarekin bat.

13.-Diru-laguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira Iruñeko Udala ez beste edozein administrazio, entitate edo pertsonarengandik xede bererako diru-laguntzak eskuratzearekin.

14.-Ordainketa.

Ordainketa aldi bakar batean egiten ahalko da, jarduerak oro bukatu eta gero, edo zatika, aldi bateko justifikazioen bidez, urtean zehar garatzen diren jardueren kasuan.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, horiek ez badituzte tributu-betebeharrak zein gizarte segurantzarekikoak eguneraturik, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Halako kasu batean, Udalak bere kabuz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

15.-Justifikazioa.

Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, justifikazio-kontu erraztua aurkeztu beharko da, 887/2007 EDren 75. artikuluan ezarritakoarekin bat (38/2003 Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren erregelamendua).

Justifikazio-kontu erraztua ondoko agiriek osatuko dute:

a) Diru-laguntzaren xede diren jarduerak egin izana egiaztatzen duen jarduketa-memoria.

b) Jarduerak eragindako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, non ondokoak identifikatuko baitira: hartzekoduna, agiria, zenbatekoa, jaulkitze-data eta, jada ordaindua izanez gero, ordainketa-data.

c) Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak edo diru-laguntzak xehe-mehe adierazita, horien zenbatekoa eta jatorria barne.

d) Halakorik balitz, aplikatu gabeko geldikinak eta horiei dagozkien berandutze-interesak ordaindu izanaren ordainketa-agiria.

Laginketa-teknikak erabilita, egoki jotako gastuen ziurtagiriak eskatuko dira, eta haien bidez diru-laguntzaren aplikazioa egokia izan den ala ez egiaztatuko da.

Jasotako diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, justifikazio-agiriak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izanen da, diruz lagundutako jarduera egin eta hortik aitzina, eta, edonola ere, 2010eko abenduaren 15era bitartekoa. Agiriak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2) aurkeztu behar dira, edo, bestela, erregistro osagarrietako batean, zeinak oinarri hauen 5. klausulan aipatu baitira.

Ezin bada justifikazioa osorik aurkeztu, diru-laguntzaren xedea den jarduera goian aipatu epean (2010/12/15) bukatu ez delako, entitateek behin-behineko memoria eta data hori bitarteko justifikazio-agiriak aurkeztu behar dituzte, eta 2011ko urtarrilaren 1a baino lehen horiek osatu.

Gastuak justifikatzeko agiriak aurkeztu ezean, edo aurkeztutako dokumentazioa osatugabea bada, halako moduz non ezin baita egiaztatu diru-laguntzaren xede den jarduera egin den ala ez, ondorioztatuko da jarduera ez dela egin, edo onuradunak galdu duela interesa, eta, horrenbestez, onuradun horrek galdu eginen du diru-laguntza.

16.-Aldaketak proiektuan.

Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla medio, aldaketak egin ahalko dira proiektuan. Kasu horretan, organo eskudunak onetsi beharko ditu, behin Kultura Alorrak baloratu eta gero.

17.-Jarduera funts publikoen bidez finantzatu dela iragarri beharra.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programak, jarduerak, inbertsioak eta ekintzak Iruñeko Udalak finantzatu dituela; halaber, publizitate euskarrietan Iruñeko Udalaren logotipoa eta "Iruña 2016" Europako Kultur hiriburua izateko hautagaitzarena sartu beharko dituzte.

18.-Errekurtsoak:

Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza Udaleko zein organok gauzatu eta horri zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

I. ERANSKINA

Eskabide-eredua

Izen-deiturak ............................. NAN/IFZ .......................... Herria ......................... Kalea .................................... Posta Kodea ........................ Telefonoa ................................... bere izenean edo ondokoa ordezkatuz (ezabatu ez dagokiona) Izen-deiturak ..................... NAN/IFZ ............................. Herria ................................ Kalea .......................... Posta Kodea ................. Posta elektronikoa ............................Telefonoa ............................. Faxa ......................... Aurreko datuen jabeak ondokoa aurkezten du:

ESKAERA, kultura eta arte arloko entitateei laguntza emateko 2010. urteko deialdiari heltze aldera, 2010eko ......................(a)ren ......(e)an Alkatetzak emandako ebazpenean onetsitako oinarriekin bat (2010eko ... garren Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ......................(a)ren .....(e)koa).

Eta, aipatu oinarri erregulatzaileetan aurreikusitakoarekin bat:

1. Oinarriotan galdatu bezala, ondoko agiriak aurkezten ditu:

-"Jarduera-orria" izeneko inprimakia (programa eta finantziazio-plana).

-Ziurtagiriak, ondokoa egiaztatzeko: entitatea legeekin bat eraturik dagoela, entitateak egoitza eta zergetarako helbidea Iruñean dituela eta eskabidea zein datatan aurkeztu eta orduan entitatea legeekin bat eraturik dagoela.

-Administrazio eskudunak egindako egiaztagiria, eskatzaileek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela frogatze aldera.

-Aurreko urtean egindako jarduerei buruzko memoria eta haien gaineko ekonomia-balantzea.

-Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa.

2. Adierazten du Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan jaso eta onuraduna izatea galarazten duten debeku bakar batek ere ez duela entitatea ukitzen.

3. Adierazten du ez dela aldaketarik izan ez estatutuetan ez entitatearen ordezkaritzan. (Halakorik dagokien kasuetarako).

Iruñean, 2010eko .............................. (a)ren .......... (e)an.

Datuen babesa.-Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 1999-XII-13ko Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak Deialdi hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 - Iruña) edo erregistro osagarrietara joaz.

II. ERANSKINA

Jarduera orrla

(Orri bana bete, diru-laguntza jasotzeko aurkezten den jarduera bakoitzeko).

Entitate antolatzailea:

Jardueraren izenburua:

Jarduera noiz:

Tokia:

Jarduera nori zuzentzen zaio:

-Jardueraren xedea:

Jardueraren programa zehatza (edukia, azpiegiturak eta abar).

Finantziazio-plana:

GASTUAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GASTUAK, GUZTIRA:

DIRU-SARRERAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA:

Aurreikusitako defizita (Sarrerak(1) - Gastuak) euro.

(1) Deialdi honetan eskaturiko diru-laguntza kontuan hartu gabe.

Sinadura Eguna

Datuen babesa.-Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 1999-XII-13ko Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak Deialdi hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 - Iruña).

III. ERANSKINA

Justifikazio-kontu erraztua (oinarrien 15. Klausula)

Justifikazio Memoria.

1. Entitate onuradunaren identifikazioa.

2. Diru-laguntzaren xede diren jardueren izena:

3. Diru-laguntzaren xede diren jardueren deskribapen laburra:

4. Jardueren laburpena eta jardute-egutegia:

JARDUERAK

JARDUERAK NOIZ

5. Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda, sailka:

HORNITZAILEA

IFZ

KONTZEPTUA

FAKTURA ZK.

FAKTURAREN DATA

ZENBATEKOA

6. Laburpen ekonomikoa.

JARDUERA FINANTZATU DUTEN DIRU-SARREREN JATORRIA

ZENBATEKOA

Datuen babesa.-Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 1999-XII-13ko Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu inprimaki honetan jasotako datu pertsonalak Deialdi hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2. 31001 - Iruña).

Iragarkiaren kodea: L1007604