58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, mugitzeko ezgaitasun larriak dituzten pertsonek bono-taxia erabil dezaten. 2010. urtea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2010eko apirilaren 19an emaniko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi da, mugitzeko ezgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko 2010. urtean, bono-taxiaz baliatuta, betiere jarraian zehazten diren baldintza orokorrekin bat.

Diru-laguntzaren xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa, banakako ebaluazio-araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 175.000 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia-Kale Nagusia, 2-beheko solairua), auzo-unitateetan eta www.pamplona.es web gunean.

Eskabideak non aurkeztu: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia-Kale Nagusia, 2-beheko solairua), edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Ingurumen eta Osasuneko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-, Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua eta Eslava k., 1-beheko solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluak aurreikusten dituen beste edozeinetan.

Eskabideak aurkezteko epea: Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko da, eta deialdiaren indarraldi osoa hartuko du. Nolanahi ere, urriaren 31ren ostean aurkeztutako eskabideak 2011ko aurrekontuaren eta deialdiaren kontura bideratuko dira.

2009. urtean baiezko erantzuna jaso eta diru-laguntza eskuratu duten eskaerak baliagarriak izanen dira 2010eko urtarrilaren 1etik espedientea ebazten den egunera arte, betiere eskaera berria 30 egun naturaleko epean aurkezten badute, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina.

Iruñean, 2010eko apirilaren 22an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1007426