58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Administrari laguntzaile bat kontratatzeko proposamena

Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratu finkoarekin betetzeko deialdiko epaimahaiak María Soledad Ayensa Méndez kontratatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko zortzigarren oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2009ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an).

Martzillan, 2010eko maiatzaren 4an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1007858