58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko
eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak
arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Udal honek, 2010eko otsailaren 2an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Etxaurin udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren proiektua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262, 325 eta 326. artikuluetan xedatuarekin bat, Udalbatzak, osoko bilkuran, aho batez eta, beraz, legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Etxaurin udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

2. Espedientea Udal Idazkaritzan jendaurrean edukitzea, hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta gainerako interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izateko, egoki ikusten badute.

Etxaurin, 2010eko otsailaren 16an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L1006951