58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Lurra okupatu aurreko akta egitea

Esteribarko Udalak, 2010eko apirilaren 19ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Udal honek, 2009ko abuztuaren 13an, desjabetze prozedurari hasiera eman zion, Ollokin 66/13,2 Kv-ko banaketarako transformazio azpiestazioa egiteko proiektuaren ondorioz. Ukitutako ondasunen zerrenda jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean eta berretsi egin zen onura publikoaren eta ukitutako ondasunak okupatu beharraren deklarazioa.

Udal honek, 2009ko urriaren 9an, behin betikoz onetsi zuen Ollokin 66/13,2 Kv-ko banaketarako transformazio azpiestazioa egiteko proiektua; jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu eta Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu zion onespen horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa zela deklaratzeko.

Nafarroako Gobernuak 2009ko abenduaren 1eko erabakiaren bidez presakoa deklaratu zuen behin betikoz onetsitako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz.

Ebatzi da:

1. María Pilar García Ramírez de la Piscina andreari dei egitea, Esteribarko Udaletxean ager dadin 2010eko maiatzaren 28an, goizeko bederatzietan, okupatu aurreko aktak egiteko eta, kasua bada, ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko okupazioaren aktak egiteko.

2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki iruditzen bazaio, peritua edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ainhoa Barbería Quiroz eta Anabel Beunza Munárriz Administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Esteribarko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da; adieraziko da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

5. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Esteribarren, 2010eko apirilaren 19an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L1006942