58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Desafektazioa Cortesko herrilurretako
10. poligonoko 96 eta 1128-C lurzatien erabilera
SAT 896 La Travesía enpresari lagatzeko,
abeltzaintza jarduerarako. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2010eko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean eta aho batez (11 bozka alde) onetsi zuen hirurogeita hamaika mila ehun eta laurogeita zazpi koma laurogeita hamabost metro koadroren desafektazioa (71.187,95 m²), 10. poligonoko 96 eta 128 C herrilurrena alegia, SAT 896 La Travesía enpresari haren erabilpena lagatzeko, bertan abeltzaintza jarduera egin dadin, baldintza-agirian ezartzen diren baldintzen arabera.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Cortesko Udaleko idazkaritzan, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1006988