58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Oihan enkantea

Berbintzanako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

Lote bakarra, "Soto de Resa" alderdian, 1.230 makal, 817,94 metro kubiko zur eta 123,01 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 4.285,30 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Berbintzanako Herriko Etxean (Foruen enparantza, 1, 31252 Berbintzana). Telefonoa: 948722009.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: udal Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 13:30ak arte.

Proposamenak noiz ireki: eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunaren biharamunean.

Berbintzanan, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, Pascual García Bueno.

Iragarkiaren kodea: L1007082