58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SAN ADRIAN

Garbiketako laguntzaile izateko oposiziorako deialdia

Alkate udalburuak apirilaren 30ean eman 50/2010 Ebazpenaren bidez onetsi dira San Adriango Udalaren zerbitzuko garbiketako laguntzaile izateko bi lanpostu (E maila), 0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxerako, oposizio bidez eta lan araubide finkoan betetzeko deialdiaren oinarriak; hona hemen:

Deialdiaren oinarriak

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da San Adriango Udalaren zerbitzuko garbiketako laguntzaile izateko bi lanpostu (E maila), 0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxerako, oposizio bidez eta lan araubide finkoan betetzea.

Lanpostu horietako bat bakarrik dagokio San Adriango Udalaren plantilla organikoaren plaza hutsari, eta horretarako hautatua suertatzen dena lanaldi osoan arituko da. Beste lanpostua, plantillan plaza hutsa ez baita, lanaldi osoaren %85erako da (edo legez dagokion portzentajerako), egun lanpostua betetzen duenak erretiro partziala eskatu baitu, eta pertsona horrek 65 urte bete eta nahitaezko erretiroa hartu ondoren, lanaldi osoan aritzeko.

1.2. Izendapenaren ondorioz hautatua gertatzen dena San Adriango Udaleko lan-kontratudun finko bihurtuko da, ondorio guztietarako, karguaz jabetzen den egunetik hasita, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta emanen zaio.

1.3. Lanpostuek izanen dituzte E mailari dagozkion ordainsariak, hain zuzen ere Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako hartan) eginiko sailkapenekoak.

Erretiro partzialeko lanpostua beteko duenak benetan egiten duen lanaldiari dagokion ordainsaria jasoko du, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean zehaztutako E mailaren oinarrizko soldataren parekoa, benetan egiten duen lanaldiarekin bat egiteko. Izan ere, gainerako %15a (edo legez dagokion portzentajea), erretiro partzialean dagoenak jasoko baitu.

1.4. Lanaldiaren araubidea, hasiera batean, lanaldi osokoa izanen da plaza hutsa betetzen duenarentzat; hautatzen den bestea arituko da erretiro aurreratuaren lanposturako ezartzen den lanaldi osoaren %85ean (edo legez dagokion portzentajean), eta, erretiro partzialeko pertsonak nahitaezko erretiroa hartzeko adina betetzen duenean, lanaldia %100ekoa izanen da.

Nolanahi ere, lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da beti eta Udalak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Egin beharreko lanak eta eginkizunak deialdi honetan eskatzen diren maila eta kategoriakoak izanen dira, eskatutako titulazioaren arabera. Haien artean, besteak beste aipatze aldera, ondotik zehazten direnak egonen dira:

-Gela, instalazio, altzairu eta tresna oro garbitzea 0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxean eta sarbidean.

-0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxean erabiltzen den arropa garbitu, bildu, lisatu eta antolatzea.

-Aipaturiko haur ikastetxeko gainerako langileekin elkarlanean aritzea lana metatzen denean edo norbait kanpoan edo eri dagoenean.

-Aipatuez gain, bertzelako zereginak beteko ditu, bere karguari lotutako gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat, zentroko zuzendaritzak eta/edo San Adriango Udalak agintzen dizkiotenak.

1.6. Gainditzen dutenekin zerrenda bat eginen da, lehen-lehenik, deialdiko lanpostuak betetzeko, gainditzen duten izangaiek lanpostua betetzen ez ote duten; eta bigarrenik, itxaron zerrenda eratzeko, Udalak etorkizunean aldi baterako kontratuak egin behar ote dituen.

Halakoetan, hautaprobak gainditu dituzten izangaien arteko puntuazio ordenari hertsiki lotuz eginen da kontratazioa. Zerrenda honek gehienez ere bost urteko indarraldia izanen du, epaimahaiak egiten duenetik aitzina.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitate espainiarra izatea edo Europar Batasuneko bertze edozein estatutakoa, edo Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera izaten ahal diren estatuetakoa, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte hartzen ahal dute, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Eskola Agiriaren titulua edo horren baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Lanpostua eskuratzen duten izangaiek betebehar horiek frogatu beharko dituzte deialdi honetako 7. oinarrian aurreikusitako epe eta moduan. Eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunean bete beharko dituzte eta hautapen prozeduran haien jabe izan beharko dute, izendapena egin arte.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko, eskabidea zuzenduko zaio San Adriango Udaleko alkate udalburuari eta San Adriango Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko da, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko 13:30 arte. Azken eguna larunbata edo baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

3.2. Eskabide horiek I. eranskinean dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, hartan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.

Orobat, eskabide edo eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta San Adriango Udalak titular gisa Rural Kutxan irekirik duen kontu korrontean azterketa eskubideengatik 6 euro ordaindu izana frogatzen duen gordekina. Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

3.3. Desgaitasun aitortua duten izangaiek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera desgaitasunen bat dutela frogatzeko agiriaren kopia konpultsatua ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.4. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, San Adriango Udaleko alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta erreklamazioen gaineko ebazpena emandakoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da. Argitalpen horretan edo geroagoko batean, betiere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, zehaztuko dira probak hasteko tokia, data eta ordua, eta, hala behar badu, epaimahaia osatzen duten pertsonen izenak.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Carlos Monasterio Muro, San Adriango Udaleko alkate udalburua.

-Ordezkoa: Rosa Ana Cigudosa Medrano, San Adriango Udaleko zinegotzia, Osagunaren eta Langileen Informazio Batzordeko kidea.

-Mahaikidea: M.ª Jesús Navarro Resano, San Adriango 0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxeko zuzendaria.

-Ordezkoa: Victoria Ayensa Resano, San Adriango 0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxeko hezitzailea.

-Mahaikidea: Idoia González de Zarate Fernández de Retana, San Adriango Udaleko kontu-hartzailea.

-Ordezkoa: Jesús M. Lamata Cristóbal, San Adriango Udaleko administrari-ofiziala.

-Mahaikidea: San Adriango Udaleko langileen ordezkari bat.

-Ordezkoa: San Adriango Udaleko langileen ordezkari bat.

-Mahaikide-idazkaria: Andrea Lafuente Bozal andrea, San Adriango Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: Miguel Chivite Sesma, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean, parte ez hartzeko, aipatzen diren arrazoietako bat baldin bada. Bestalde, izangaiek epaimahaiko kideak errefusatzen ahalko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatuarekin bat.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, gutxienez kideen gehiengo osoa bilduta. Gehiengo hori jarduketa erabakigarri guztietarako eskatu ahal izanen da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2010eko uztailean hasiko da, gutxi gorabehera. Dena den, probak zehazki zer tokitan, egunetan eta ordutan eginen diren zehaztuko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu Herriko Etxeko iragarkien oholean eta probak egiten diren tokian.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

-Lehen ariketa: teorikoa, gai zerrendako gaiei buruzko galdera batzuk erantzun beharko dira idatziz. Galdera bakoitzak erantzun batzuk izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Ariketaren hasieran epaimahaiak zehaztuko du oposiziogileek zenbat denbora daukaten hura egiteko eta erantzun okerrengatik punturik kenduko den ala ez.

-Bigarren ariketa: praktikoa, epaimahaiak deialdiaren xede den lanpostuaren eginkizunei buruz ezarritako proba edo probak egin beharko dira. Ariketaren hasieran epaimahaiak zehaztuko du oposiziogileek zenbat denbora daukaten hura egiteko eta erantzun okerrengatik punturik kenduko den ala ez.

Epaimahaiak ezartzen ahal ditu aipatutako ariketa bat edo gehiago egun berean.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

-Lehen ariketa: gehienez ere 50 puntu.

-Bigarren ariketa: gehienez ere 50 puntu.

6.4. Oposizioko ariketa guzti-guztiak baztergarriak izanen dira. Aipatutako ariketetan gehienez lortzen ahal den puntuazioaren erdia eskuratzen ez duten izangaiak bazterturik geratuko dira, eta epaimahaia ez da gainerako ariketak kalifikatzen hasiko.

6.5. Ariketa bakoitza zuzendu eta kalifikatzen bukatu eta plikak jendaurrean ireki ondoren, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean argitaratuko du gainditutakoen zerrenda bakoitzak jasotako kalifikazioarekin, baita hurrengo ariketa zein egun, leku eta ordutan eginen den, gutxienez 48 ordu lehenago, ariketak egun berean egiten ez badira. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Alkatetzaren ebazpenean zehaztuko da hori, lehenengo ariketa edo guztiak zein egun, ordu eta lekutan eginen diren finkatuko baita.

6.6. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gida-baimena aldean dutela agertu beharko dute.

Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

6.7. Ariketak zuzenduko dira plika itxien sistema erabiliz.

6.8. Oposiziogile asko aurkeztu direlako, probak aldi berean eginen ez dituzten taldeak eratzen badira, epaimahaiak proba desberdinak ezartzen ahalko ditu; antzeko maila eta zailtasuna izanen dute.

Ariketa bakoitza baztergarria izanen da eta epaimahaia ez da hasiko hurrengo ariketa zuzentzen egindako ariketa bakoitzean izangaiak gutxieneko puntuazioa lortu ez badu.

Azken emaitzan berdinketarik bada, hura hirugarren ariketan puntuaziorik altuena dutenen alde hautsiko da; eta, berdinketa mantenduz gero, bigarren eta lehenengo ariketan, hurrenez hurren, puntuaziorik altuena dutenen alde.

7. oinarria.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Probak amaiturik, epaimahaiak azken ariketa egin den tokian eta Udalaren iragarki oholean jarriko du gaindituen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaien aldeko kontratazio proposamena emanen dio alkate udalburuari. Proposamen hori Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7.2. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaletan, proposatutako izangaiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte San Adriango Udalaren Erregistro Orokorrean; zehazki, honako hauek:

a) NANaren fotokopia konpultsatua edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Jaiotze ziurtagiria.

c) Deialdi honetan parte hartzeko eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena; bestela, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan ez dela dioena.

Izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, agiria aurkeztu beharko dute, beren estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko.

e) Osasun ziurtagiria, San Adriango Udalari laneko arriskuei aurrea hartzeko arloan zerbitzua egiten dion enpresak emana, frogatzeko izangaiak lanpostuaren berezko egitekoetan aritzea eragozten dion akats fisiko edo psikiko edo eritasunik ez duela.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

f) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

7.3. Izangaiak, aipatu epean eta ongi justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez baditu, ezin izanen da izendatua ezta kontratatua izan eta baliorik gabe geldituko dira haren jarduketa guztiak, deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik etor lekiokeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

7.4. Arestiko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7. oinarriak 1. puntuan aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta haiekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8. oinarria.-Kontratazioa eta lanpostuan sartzea.

8.1. Hautaketa-prozesua bukatu eta puntuaziorik handiena duten izangaiek 7.2 oinarriko agiriak aurkeztu ondoren, San Adriango Udaleko alkate udalburuak kontratatu eginen ditu, San Adriango Udalaren lan-kontratudun finkoa izan eta San Adriango 0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxeean garbiketako laguntzailearen lanpostuan aritzeko, bata plaza hutsa betetzeko eta bestea erretiro partzialeko langileari dagokion lanaldia egiteko.

8.2. Hautatutako izangaiak lanean hasi beharko du gehienez ere hilabeteko epean delako kontratazioa jakinarazten denean hasita (8.1 oinarrian zehazten den Alkatetzaren ebazpena).

Epe horretan, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez bada lanean hasten, San Adriango Udalaren lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, deialdiko 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

8.3. Alkatetzaren ebazpen hori, hautatutakoak lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzeari buruzkoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.4. Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeari buruzko Erregelamenduan -uztailaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen hartan-, haren aldaketetan eta erregelamendu horrekin bat heldu diren xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

9. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, hauetako errekurtso bat para daiteke:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, San Adriango Udaleko alkate udalburuari zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. eranskina

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia, NANa: .................., bizitokia: ......................, (.............), karrika: .............................., zenbakia: ......., solairua: ............, posta kodea: ........, telefono zenbakia: .......... eta fax zenbakia: .............

ADIERAZTEN DUT:

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala, horretarako emandako epea bukatzen den egunean, San Adriango Udalaren zerbitzuko garbiketako laguntzaile izateko bi lanpostu (E maila), 0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxerako, oposizio bidez betetzeko deialdian, ...... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ....(e)ko .....aren ...(e)an.

Ez dudala lanpostuaren berezko egitekoetan aritzea eragozten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdiko 2. oinarrian eskatzen den titulazioa.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabide hau onartu eta, beraz, San Adriango Udalaren zerbitzuko garbiketako laguntzaile izateko bi lanpostu (E maila), 0-3 urte bitartekoendako "Santas Reliquias" haur ikastetxerako, oposizio bidez eta lan araubide finkoan betetzeko deialdiko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

San Adrianen, 2010eko .....aren ....(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

SAN ADRIANGO UDALAREN ERREGISTRO OROKORRA.

II. eranskina

Gai zerrenda

Lehen zatia.

1. gaia.-Espainiako 1978ko Konstituzioa eta Estatuaren lurralde antolaketa.

2. gaia.-Nafarroako Toki Administrazioa. Elementuak, antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak.

3. gaia.-Udala. Osaera. Haren kideen hautapena. Osoko Bilkura, Alkatea eta Tokiko Gobernu Batzarra. Informazio batzordeak.

4. gaia.-Oinarrizko kontzeptuak garbiketari buruz eta zoruen fitxa teknikoak. Zikinkeria: sorrera eta ezabaketa. Zoruak: sailkapena. Zoruen fitxa teknikoak. Ehunezko zoruak: arau orokorrak.

5. gaia.-Oinarrizko tratamenduak zoruetarako.

6. gaia.-Garbiketa sistemak. Zoruak erraztatzea. Moparekin garbitzea. Espraia/abiadura handiko makinen metodoa. Altzairuak garbitzea. Komunak garbitzea. Kristalak garbitzea.

7. gaia.-Zentro publikoak garbitzea. Administrazio eremuak garbitzea. Altzariak garbitzea oro har. Ekipamendu informatikoak garbitzea.

8. gaia.-Bainu gela garbitzea. Komun publikoak garbitzea.

9. gaia.-Oinarrizko tresnak eta lanabesak garbiketarako.

10. gaia.-Produktu kimikoak garbiketan. Produktu bakoitzaren ezaugarriak. Produktu horien gaineko arau orokorrak. Garbiketak eragindako desinfekzioa. Arriskuak identifikatzea produktu horiek erabiltzerakoan. Produktuen etiketak.

11. gaia.-Biltegiak/lantegiak eta kanpoaldea garbitzea.

12. gaia.-Garbiketaren alderdi ekologikoak: oinarrizko kontzeptuak. Hiri hondakin solidoak. Jarraibideak hondakinekin lan egiten dutenendako.

13. gaia.-Garbiketa zerbitzuaren antolamendua eta kontrola. Lan taldeak. Garbiketako langileen eginkizunak, garbiketa tresnak zaintzea, janzkera eta norberaren garbitasuna.

14. gaia.-Garbiketaren kalitatea. Garbiketa zerbitzuaren kalitatea. Jarrera zuzendaritzako kide eta erabiltzaileekiko. Kalitatearen dekalogoa.

15. gaia.-Lan arriskuei aurrea hartzea garbiketa lanetan. Berariazko arriskuak garbiketa lanetan. Langileen eskubide eta betebeharrak. Norberaren babesa. Berariazko arriskuak garbiketaren sektorean. Industria higienea. Ergonomia. Zamak altxatzea. Altueretan garbitzea. Ezbehar elektrikoen prebentzioa.

16.-Ortografia eta aritmetika. Ideia orokorrak.

San Adrianen, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Oharra: Arlo guztietako gaietan deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egunean indarra duen legeriari jarraituko zaio.

Iragarkiaren kodea: L1007610