58. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

973/2010 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, José Francisco López García jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu Ataleko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 12an emandako 973/2010 Ebazpenaren bidez, José Francisco López García jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu Ataleko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerakoa da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.

Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1007445