5. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 22an emandako 250/2009 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 12 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta E mailakoak, adimen ezgaitasuna duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko. Lanpostu horietarik 2 museoko zaintzaile izateko dira, 5 zerbitzu orokorretako langile izateko eta beste 5 zerbitzu anitzetako langile izateko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 22an emandako 250/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 12 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta E mailakoak, adimen ezgaitasuna duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horietarik 2 museoko zaintzaile izateko dira, 5 zerbitzu orokorretako langile izateko eta beste 5 zerbitzu anitzetako langile izateko.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta betearazteko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

1.-Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 12 lanpostu, funtzionario araubidekoak eta E mailakoak, adimen ezgaitasuna duten pertsonentzako oposizio murriztuaren bidez betetzea. Lanpostu horietarik 2 museoko zaintzaile izateko dira, 5 zerbitzu orokorretako langile izateko eta beste 5 zerbitzu anitzetako langile izateko.

1.2. Deialdiko lanpostu hutsak hauek dira:

-Zerbitzu orokorretako langileen 5 lanpostu, E mailakoak, Hezkuntza Departamentuari atxikiak. Plantillako zenbakiak: 30806 (Iruñean aritzeko), 33465 (Tuteran aritzeko), 35223 (Iruñean aritzeko), 35689 (Iruñean aritzeko) eta 35794 (Corellan aritzeko).

-Museoko zaintzaileen 2 lanpostu, E mailakoak, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikiak. Plantillako zenbakiak: 31137 eta 35817 (biak Iruñean aritzeko).

-Zerbitzu anitzetako langileen 5 lanpostu, E mailakoak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiak. Plantillako zenbakiak: 62248 (Iruñean aritzeko), 68510 (Iruñean aritzeko), 69839 (Iruñean aritzeko), 69846 (Iruñean aritzeko) eta 69910 (Lizarran aritzeko).

1.3. Lanpostuen ordainsariak hauek izanen dira: uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei Buruzko Behin-behineko Erregelamenduan E mailarentzat oro har ezarritakoak eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan kasu bakoitzerako ezartzen direnak.

1.4. Halaber, deialdi honen bidez, hautaketa prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangai-zerrendak osatu nahi dira:

-Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, departamentu eta erakunde autonomo guztietarako.

-Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

Izangaien zerrenda horiek deialdi honen 10. oinarrian xedatutakoaren arabera onetsi eta kudeatuko dira.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adimen atzerapen arin edo moderatu batek eragindako adimen ezgaitasuna ofizialki aitorturik izatea eta %33ko edo hortik gorako minusbalioa duela frogatzea.

b) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

c) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela diziplina zehapenik edo zigor penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dienik.

2.2. Aurreko baldintzak deialdi honen 7.2 oinarrian xedatzen den moduan frogatuko dira.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Eskabideak erantsitako ereduaren araberakoak izanen dira. Horiek Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan izanen dira eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoaren gunean dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

3.2. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

Bat.-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

Bi.-Adimen atzerapen arin edo moderatu batek eragindako adimen ezgaitasuna ofizialki aitorturik duela eta %33ko edo hortik gorako minusbalioa duela frogatzen duen agiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.4. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi ere.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gaineko ebazpena eman ondoren, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eskuordetuta (103/2008 Ebazpena, ekainaren 26koa) ebazpena emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Mahaiburua: Tomás Rodríguez Garraza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Ramón Loitegui Aldaz jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria.

-Mahaikidea: Pilar Elcarte Elcarte andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendariordea.

-Ordezkoa: María Luisa Valencia Bergera andrea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasunaren Prebentziorako zuzendari teknikoa.

-Mahaikidea: Isidra Roldán Arróniz andrea, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko zuzendaria.

-Ordezkoa: Isabel Aracama Cobos andrea, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

-Mahaikidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordeak proposatua.

-Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Langile Batzordeak proposatua.

-Mahaikide idazkaria: Begoña Alfaro Oricain andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Lan Publikoaren Eskaintza Kudeatzeko Ataleko burua.

-Ordezkoa: Estrella Lamadrid Morón andrea, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Kudeaketaren eta Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari hori jakinaraziko diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.-Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2010eko apirilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean finkatuko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

Lehenbiziko ariketa: praktikoa, egoerazko proba; laneko egoera bat simulatuko da, non izangaiak deialdiko lanpostuarekin lotutako zereginak egin beharko dituen, gehienez ere 45 minutuz.

Ariketa hau behar bezala egiteko, aintzat hartuko dira zein diren deialdi honetako plazei atxikitako lanpostuen funtzioak eta horiek nola garatzen diren. Hona deskribapena:

-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua.

Lanpostua: museoko zaintzailea.

Zereginak:

-Erakusketa aretoak ikuskatzeko txandak egitea.

-Harrera-lekuko mahaia ordenatua izatea eta liburuxkak eta museoari buruzko informazioa duen materiala hornitzea.

-Museoko bisitei laguntzea.

-Posta prestatzea.

-Agiriak gutun-azaletan sartzea.

-Fotokopiak egitea.

-Museoko zaindariei eta mendekoei laguntzea, bere gain hartu gabe langile horien oinarrizko zereginak, esaterako: museoa zabaldu eta ixtea, sarrerak saltzea, bisitariei informazioa ematea, kutxan dagoena zenbatzea eta bisitarien estatistika orria betetzea.

-Hezkuntza Departamentua.

Lanpostua: zerbitzu orokorrak.

Zereginak:

-Soberakinen espedienteak fisikoki garbitzea (metala, grapak, plastikoa).

-Espedienteei eta kutxei etiketa eta zenbakia jartzea.

-Espedienteen edukiontziak prestatzea.

-Dokumentuen eta espedienteen serieak ordenatu eta ezabatzea.

-Karpetak tolestu eta kutxak muntatzea.

-Fotokopiak egin eta faxak bidaltzea.

-Txostenak gutun-azaletan sartu, etiketa jarri eta koadernatzea.

-Bileretarako aretoak prestatzea.

-Eraikinetik kanpo mandatuak egin eta dokumentuak bidaltzea.

-Bisitak artatu eta orientatzea.

-Dokumentazioa edota materiala orgatxoan eramatea.

-Kanpoko eta barneko posta banatzea.

-Deiak jaso eta bideratzea.

-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua.

Zereginak:

-Elikagaiak prestatzen laguntzea, horien elaboraziorako eta elikagaiak plateretan jartzea zintan.

-Sukaldeko tresneria eta materiala garbitzea.

-Instalazio orokorrak eta gelak garbitzea, asistentzi aldeak izan ezik.

-Bere lanari dagozkion tresnak edo produktuak erabiltzea.

-Zaborra garraiatzea.

-Osasun zentroetako informazioguneetan informazioa ematea.

-Lorategiko lanak (inausketa eta landaketa) eta kanpoko eremuetako garbiketa egitea.

-Lorategiko makinak erabiltzea.

-Biltegiko materiala hartu eta banatzea.

-Igorpen-eskorga erabiltzea.

-Zamak maneiatzea.

Bigarren ariketa: proba psikoteknikoa; aintzat hartuko dira izangaiak lanpostuarekiko duen gaitasuna baloratzen lagunduko duten alderdi pertsonalak.

Oro har, honako alderdi hauek baloratuko dira:

-Trebetasun praktikoa: izangaien trebetasunak baloratuko dira testuinguru jakin batean aginduak jaso eta asmoak modu egokian adierazteari dagokionez, bai eta lanpostuaren zereginak betetzeko potentzial kognitiboa ere.

-Gizarte trebetasunak: xedea izanen da izangaiek gizarte ingurunearekiko dituzten trebetasunak zehaztea eta, horretarako, honakoa ebaluatuko da:

-Entzuteko gaitasuna.

-Elkarrizketak hasi eta mantentzea.

-Laguntza eskatzea.

-Baimena eskatzea.

-Beharrak jakinaraztea eta eskaerak eta galderak ahoz adierazteko gaitasuna.

-Gizalege arauak erabiltzea.

-Lanarekiko motibazioa eta interesa: izangaiak lanpostuarekiko dituen motibazioa eta interesa baloratuko dira, bai eta horrek berekin dakartzan faktoreak ere.

6.3. Ariketen balorazioan 50 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehenbiziko ariketa: 35 puntu bitarte.

Bigarren ariketa: 15 puntu bitarte.

6.4. Ariketak baztergarriak izanen dira. Baztertuta geldituko dira kalifikaziorik onena lortu duen izangaiaren puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak, betiere puntuazio hori ariketaren gehieneko puntuazioaren 1/3 edo handiagoa bada.

6.5. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, ariketa egin den lekuan eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gainera, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.6. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7.-Probak gainditzen dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio, eta horrekin batera, espediente osoa eta deialdiko probak puntuazio altuenekin gainditu eta deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Berdinketarik izanez gero, lehen ariketan puntuazio altuagoa erdiesten duenaren alde jokatuko da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batenak.

b) Izangaiak duen ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela frogatzen duen agiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

c) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Proposatutako izangaiek Espainiako nazionalitatea ez badute, zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela beren Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik.

d) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko dutela, Konstituzioari eta legeei men eginen dietela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituztela.

7.3. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean ezarritakoa gertatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du hutsunea, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko arauan xedatu dena betetzen duten izangaiek, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak (NAPI) hartarako jartzen dien epean, aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo jakinarazten zaizkien beste batzuk, baldin eta zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

9.-Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, E mailako lanpostuetan aritzeko (museoko zaintzailea, zerbitzu orokorretako langilea eta zerbitzu anitzetako langilea). Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein montepioren eskubide pasiboetan sarturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidezko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Izendatzen diren izangaiek destinoko herrian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatuko dute bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatzen bada, deialdiaren 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.-Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

10.1. Kontuan harturik Nafarroako Administrazio Publikoan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikulua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren azaroaren 14ko 146/2005 Foru Agindua (Lanpostuak aldi baterako betetzeko kudeaketa arauak onetsi zituena), 2009ko ekainaren 9ko Erabakia (horren bidez, Osasun Administrazioak eta sindikatuek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko langileak hautatzeko moduari buruz izenpeturiko ituna onetsi zen. 2009ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an) eta oinarri honetan ezarritako prozedura, hurrengo zerrendak eginen dira hautaketa-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:

a) Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

c) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

10.2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatzeko lehenengo ariketa gainditu duten izangaien zerrendak.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak espedientea igorri ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira probak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda eta lehenengo ariketa gainditzen dutenena, une horretan indarrean diren kudeaketa arauekin bat, eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratuko dira (Karlos III.aren etorbidea 2, atalondoa, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian: www.navarra.es.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari eta Nafarroako Mendekotasun Agentziari igorriko die probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, aplikatzekoak diren arauei jarraikiz kudea dezaten.

Honako hau izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendetako hurrenkera: probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen kasuan, sarrerako hautapen prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera; eta gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako betebeharrak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, Administrazio Erroan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak ezartzeko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2005eko azaroaren 14an eman zuen 146/2005 Foru Agindua (2005eko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 2an); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontratua formalizatzen denean, kontratatuak izateko deia jasotzen duten izangaiek baizik ez dituzte aurkeztu beharko deialdiaren 2. oinarrian adierazten diren betebeharrak betetzen direla frogatzeko agiriak; jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako kopiak izanen dira.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Sarrera prozesuko eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira beharkizunak eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

10.3 Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei igorriko die sarrerako hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten izangaien zerrenda, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta daitezen.

Aldi baterako kontratazio zerrendak 2009ko ekainaren 9ko Erabakian xedatutakoaren arabera prestatuko dira eta hari jarraituz funtzionatuko dute, erabaki horren bidez onetsi baitzen Osasun Administrazioak eta sindikatuek sinatutako ituna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro eta establezimenduetan aldi baterako langileak hautatzeko. Erabakia 2009ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 3an.

Erabaki horretan xedatutakoaren arabera, oposizio bidezko deialdi honen emaitzetan oinarrituko dira aldi baterako zerrendak, irizpide hauei jarraituz:

a) Deialdiko hautaprobak gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaiek lehentasuna izanen dute aldi baterako kontrataziorako.

Izangai horiek, Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari eskabidea igorrita, kontratazio zerrendetatik kentzeko eskatzen ahal dute, kontratazio zentro edo unitate batean edo gehiagotan.

b) Aurreko atalean adierazitako izangaien ondotik, oposizio bidezko deialdi honetan aurkeztu eta hura gainditu gabe hautaprobaren bat gainditzen duten izangaiak jarriko dira kontratazio zerrendetan. Halakoetan, lehenik erabiliko dira hautaprobarik gehien gainditzen dutenen zerrendak, lortutako puntuazio osoaren araberako ordena zorrotzari jarraikiz osatuak. Izangaien zerrendaren lehentasuna kalkulatzeko, gainditutako proben puntuazioa eta kasuan kasuko baremoarena batuko dira. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan izan duen esperientzia profesionala baizik ez da adieraziko.

c) Oposizioan aurkeztu baina hautaproba bat bera ere gainditu ez duten izangaiak. Halakoetan, zerrendan sartu ahal izateko, proba gainditzeko eskatutako puntuazioaren %30 lortu beharko dute gutxienez. Proban lortutako puntuazioaren ordena zorrotzari jarraikiz osatuko da zerrenda. Izangaien zerrendaren lehentasuna kalkulatzeko, egindako probaren puntuazioa eta baremoarena batuko dira. Baremoan izangaiak edozein administrazio publikotan izan duen esperientzia profesionala baizik ez da adieraziko.

b) eta c) letretan sartutako izangaiek ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39; 31008 Iruña), hamabost egun balioduneko epean, hautaproben behin betiko emaitzak argitaratzen direnetik:

1. Edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuen frogagiria. Kasuan kasuko deialdia argitaratu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira. Horretarako, egindako azken deialdi publikoa baizik ez da kontuan hartuko.

2. II. eranskina (iraupen laburreko/luzeko kontratazioetarako zerrendetan sartzeko) betea eta sinatua.

Esparru horietako bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta iraupen luzeko kontratuetarako bestea.

-Iraupen luzekoa.

Lanpostu hutsak bitarteko gisa betetzeko egiten diren kontratuak dira, baita plantillako langileentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko egiten direnak eta, oro har, sei hilabeteko edo gehiagoko beste edozein kontratazio.

Izangai bakoitzak zein zentrotan jardun nahi duen adierazi beharko du. Guztiak hautatzen ahal dira.

-Iraupen laburrekoa.

Jardunean dauden plantillako langileak ordezteko xedea dute eta, oro har, hasierako aurreikuspenen arabera, sei hilabetetik beherako iraupena dutenak. Kontratu laburrak izanen dira, halaber, etengabeko edo guardiako osasun laguntza emateko egiten direnak, alde batera utzita zenbat irauten duten, baita lanaldi partzialeko kontratuak ere.

Izangai bakoitzak zentro bat aukeratu beharko du A, B eta C ataletan agertzen direnetatik, baina ez da beharrezkoa atal guztietan bat aukeratzea.

Aipatu eremuetatik bakar bat ere hautatzen ez dutenek oinarri honen arabera prestatzen diren aldi baterako kontratazio zerrendetan sartzeari uko egiten diotela ulertuko da.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu eta lanpostua eskuratzen duen lehen izangaia lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra aurreko ataletan xedatutakoaren arabera osatutako zerrendak.

11.-Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2009ko abenduaren 22an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea

DEIALDIAREN DATUAK

Lanpostua:

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan argitaratu zen: zenbakia: ....................., eguna: .................

SARTZEKO TXANDA

  • Txanda irekia
  • Igoera txanda*
  • Ezgaitasunen bat dutenentzako erreserba txanda*

DATU PERTSONALAK

Izen-deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Jaioterria:

Nazionalitatea:

Helbidea:

Posta kodea:

Herria:

Probintzia:

Sakelako telefonoa:

2. telefonoa:

Posta elektronikoa:

AURKEZTUTAKO AGIRIAK

  • Ezgaitasunaren frogagiria
  • Denboren eta/edo baliabideen egokitzapenak eskatzen ditu, aparteko orri batean
  • Euskararen gaitasun agiria edo baliokidea*

HIZKUNTZA HONETAKO PROBA ESKATZEN DU

  • Euskara*
  • Ingelesa*
  • Frantsesa*

* Deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.

Sinatzaileak ESKAERA egiten du eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izan dadin eta ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, bertan adierazten diren datu guztiak egiazkoak direla, eta deialdiaren oinarrian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela, eta datu horiek guztiak dokumentuen bidez frogatzeko konpromisoa hartzen duela.

(Sinadura) 20......eko ................... aren ............... (e)an.

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN INSTITUTUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

II. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratazioak egiteko zerrendak

DEIALDIAREN DATUAK

Lanpostua:

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizial honetan argitaratu zen: zenbakia: ....................., eguna: .................

DATU PERTSONALAK

Izen-deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Sakelako telefonoa:

2. telefonoa:

ADIERAZTEN DUT:

Hautaketa-prozesuan lanpostua eskuratzen ez badut Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko egiten diren zerrendetan egon nahi dudala:

IRAUPEN LUZEKOA

Izangai bakoitzak zein zentrotan sartu nahi duen adierazi beharko du; guztiak hautatzen ahal dira.

  • Nafarroako Ospitalea
  • Ubarmin Klinika
  • Tuterako Osasun Barrutia
  • Bideko Ama Birjina Ospitalea (Emakumeari Laguntzeko Zentroa barne).
  • Osasun Publikoaren Institutua
  • Lizarrako Osasun Barrutia
  • Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza
  • Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko OOLT izan ezik
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritza
  • Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna)

IRAUPEN LABURREKOA

Izangai bakoitzak zentro bat aukeratu beharko du A, B eta C ataletan agertzen direnetatik, baina ez da beharrezkoa atal guztietan bat aukeratzea.

A ATALA

B ATALA

C ATALA

  • Nafarroako Ospitalea
  • Ubarmin Klinika
  • Tuterako Osasun Barrutia
  • Bideko Ama Birjina Ospitalea
  • Osasun Publikoaren Institutua
  • Lizarrako Osasun Barrutia
  • Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza, Nafarroako Iparraldeko OOLT izan ezik
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketako Zuzendaritza
  • Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza
  • Nafarroako Iparraldeko OOLT (eremu euskalduna)

(Sinadura) 20.....eko ................... aren ............... (e)an.

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA - Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza. Irunlarrea, 39 - 31008 Iruña.

ZENTROEN ZERRENDA LANPOSTUKA

LANPOSTUAK

A ATALA

B ATALA

C ATALA

NA.O.

B.A.B.O.

OIN. O.L. ZUZ.

(Naf. Iparraldeko OOLT izan ezik)

ANB. eta OSPITALEZ KANP. LAG. ZUZ.

UBARMIN KLINIKA

KUD. ZUZ.

OSASUN PUBLIKOAREN INST.

O.A. NAFARROA IPARRALDEA

TUTERAKO BARRUTIA

LIZARRAKO BARRUTIA

Arkitektoa

x

Arkitekto teknikoa

x

Administrari laguntzailea

x

x

x

x

x

x

x

x

x

x

Sukaldaria

x

x

x

x

x

Gidaria

x

x

Enpresa zientz. diplomaduna

x

x

Lan Harremanetako diplomaduna

x

x

Zerbitzu anitzetako langilea

x

x

x

x

x

x

Liburutegiko arduraduna

x

x

x

x

Ingeniaria (preb., laneko seg. eta ind.-higienea)

x

Ingeniaria

x

Ingeniari teknikoa

x

x

x

x

x

x

Ingeniari teknikoa (preb., laneko seg.

eta ind.-higienea)

x

1. mailako ofiziala

x

x

x

x

x

Fotokonposizioko ofiziala

x

Sistema informatikoetako ofiziala

x

x

x

x

x

x

x

x

x

Askotariko lanetarako langileak

x

Zerbitzu orokorretako langileak

x

x

Psikologoa (preb., erg., psik. aplik. eta

laneko seg.)

x

A.P.T. (A.J.)

x

A.P.T. (E.A.)

x

Osasun kudeak. teknikaria

x

x

x

x

x

x

Erdi mailako teknikaria

x

x

x

x

x

Telefonista

x

x

x

x

x

x

x

Gizarte langilea

x

x

x

x

x

x

x

x

x

F0929023

Iragarkiaren kodea: F0929023