5. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZASO

2009ko aurrekontuaren hasierako onespena

Lizasoko Kontzejuko Batzarrak, 2009ko otsailaren 6an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2009ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzeju honetako iragarki oholean agertuko da, eta hamabost egunez jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Kontzejuko Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Lizason, 2009ko azaroaren 5ean.-Kontzejuko burua, Txema Marturet Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0929212