5. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa puntuala Udalaren Plan Orokorrean.
Onespena

Deikazteluko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, legeak eskatutako gehiengoarekin. Hona hemen haren testu osoa:

1. Hasiera batean onestea Deikazteluko Udalaren Plan Orokorrari eginiko aldaketa puntuala, hiri lurzoru urbanizaezineko araudi partikularraren 175.2 eta 190.4 artikuluei dagokiena.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako egunkarietan argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratu ondoren. Hasierako onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

3. Hasiera batean onetsitako agiria Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako Departamentura igortzea, bere arloko gaiei buruzko txosten bat eman dezan, LAHFLren 70.8 artikuluak agintzen duenari jarraikiz.

Deikaztelun, 2009ko abenduaren 24an.-Alkate udalburua, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0929035