5. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Urbanizazio eta birzatiketa proiektuak

Ziraukiko Udalak, 2009ko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batean eta batera onetsi zituen U.E.12 exekuzio unitateko urbanizazio eta birzatiketa proiektuak, Promociones y Desarrollos Mañeru, S.L.k sustatuak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76., 134. eta 151. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Ziraukin, 2009ko abenduaren 29an.-Alkatea, Pedro Apesteguia Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L0929224