5. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

383/2009 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2010-2011 ikasturterako Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egiten duena.

Kontuan harturik Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren V. kapitulua, VI. kapitulua, bigarren atala eta VIII. kapitulua; hezkuntza sistemaren antolamendu berria aplikatzeko egutegia ezarri duen ekainaren 30eko 806/2006 Errege Dekretuaren VI. kapitulua; abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua; maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua; Lanbide Heziketa eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntza egituratu eta antolatzeko jarraibide nagusiak ezarri dituzten 54/2008 Foru Dekretua, maiatzaren 26koa, eta 35/1995 Foru Dekretua, otsailaren 13koa; Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako erdi edo goi mailako heziketa zikloen curriculumak eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzakoak ezarri dituzten foru dekretuak. Zilegi da heziketa zikloetara irakaskuntzako beharkizunak bete gabe sartzea, baldin eta hezkuntzako administrazioek arautuko duten proba bat gainditzen bada.

Ebazpen honen bidez, 2010-2011 ikasturterako Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko oinarriak onesten dira, bai eta deialdiaren hamahiru eranskinak ere.

Ikusita heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdiari buruz Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako aldeko txostena.

Deialdiko epeei buruz, izen-emateei buruz, epaimahaien eraketari buruz eta, oro har, heziketa zikloetan sartzeko probei buruzko arauak ezartzearen ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako deialdia egitea, 2010-2011 ikasturterako, ebazpen honetan ezartzen diren oinarriei eta eranskinei jarraikiz. Horiek ebazpen honi atxikitako eranskina eta 1etik 13ra bitarteko eranskinak dira, hurrenez hurren.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta bere oinarriak eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalera, Orientazio Atalera, Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora.

Iruñean, 2009ko abenduaren 1ean.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

Oinarriak

Alderdi orokorrak.

1. Proba mota eta modalitateak:

a) Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba: proba modalitate bakarra dago.

b) Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak: lau proba modalitate daude:

-Zientziak eta Ingeniaritza.

-Osasun Zientziak.

-Gizarte Zientziak.

-Arteak.

2. Hurrengo heziketa zikloetan sartzen ahal da:

a) Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditzeak Lanbide Heziketako nahiz Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztietan sartzea ahalbidetuko du. Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan sartzeko, horrez gain, beharrezkoa izanen da Gaitasun Artistikoaren proba ere gainditzea.

b) Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditzeak, gainditutako proba modalitatearen arabera, ebazpen honen VII. eranskinean ezartzen diren lanbide arloko goi mailako heziketa zikloetan sartzea ahalbidetuko du.

Lanbide Arriskuen Prebentzioko heziketa zikloan eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren lanbide arloko heziketa ziklo guztietan sartu ahal izanen da goi mailako heziketa zikloetan sartzeko edozein proba modalitatetatik. Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan sartzeko, horrez gain, beharrezkoa izanen da Gaitasun Artistikoaren proba ere gainditzea, salbu horietan sartzen bada goi mailako zikloetan sartzeko proban Arteen modalitatea gainditu ondoren.

3. Sarrera-proba gainditzen dutenek hurrengo plazen erreserban sartzeko aukera izanen dute:

-Erdi mailan: 4 toki.

-Goi mailan: 6 toki. Horietarik 4 izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza ikastaroa egin eta horren ikasgai guztiak gainditu dituztenentzat.

4. Heziketa zikloetarako sarrera-proba gainditzeak lurralde osoan du balioa.

5. Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-probak gradu bereko kirol irakaskuntzan sartzeko proba ordezkatzen du.

Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-probaren zati komuna gainditzeak gradu bereko kirol irakaskuntzan sartzeko proba ordezkatzen du.

6. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, horien lanketa estatistikoa egiteko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen aintzatespen agiriak kudeatzeko.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kontra egiteko eta deuseztatzeko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zerbitzura joz. Zerbitzu hori Santo Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean.

Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuak tratatzeari, bidezko arrazoi oinarrituak badituzte.

Izen-ematea eta betebeharrak.

7. Sarrera-probetan izena emateko honako betebehar hauek bete beharko dira:

a) Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba egiteko:

-Heziketa zikloetan sartzeko titulazio akademikoa ez edukitzea.

-Gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

b) Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba egiteko:

-Heziketa zikloetan sartzeko titulazio akademikoa ez edukitzea.

-Gutxienez hemeretzi urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea.

-Proba egiten den urtean hemezortzi urte izatea eta goi mailako zein gradutan sartu nahi den, harekin lotutako teknikari titulua izatea. Horretarako, lanbide arlo bakoitzarentzat, horiekin lotutako titulutzat hartuko dira sarbidea ebazpen honen VI. eranskinean ezarritako esleipenaren arabera egin beharreko modalitate probaren bidez duten horiek.

8. Sarrera-proba egiteko izen-ematea 2010eko otsailaren 8tik 12ra bitarte eginen da, biak barne, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen diren ikastetxe publikoetako edozeinetan (horien zerrenda IV. eranskinean dago zehaztua). Izapideak bide telematikoz ere egin daitezke www.navarra.es web orrian ("zerbitzuen katalogoa", "zerbitzuak gaika", "prestakuntza eta hezkuntza" epigrafeetan) edo Hezkuntza Departamentuaren web orrian: http://www.educacion.navarra.es/portal/ "lanbide heziketa", "sarrera probak".

Izangai bakoitzak izena emateko eskabide bakarra aurkeztuko du eta hori I. eta II. eranskinetan agertzen diren ereduen araberakoa izanen da, erdi mailarako ala goi mailarako den.

9. Izen-emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adieraziz eta zigilua jarriz.

10. Erdi mailako nahiz goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba egitetik salbuetsitako pertsonek ez dute horietarako izenik eman beharko.

Izangai horiek, sarrera-proba egin behar ez dutela aurretik frogatuta, heziketa zikloak egiteko ikasleak onartzeko prozeduran parte hartuko dute, proba bidezko sarbidearen bidez eta gainerakoen baldintza beretan.

Agiriak.

11. Izena emateko eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo atzerritarren identifikazio zenbakiarena.

-2009-2010 ikasturtea baino lehen egindako prestakuntza ikastaroan norberaren irakasgai komunen, modalitatezkoen eta aukerazkoen kalifikazioak jasoko dituen ikasketen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

-20. oinarrian zehazten diren frogagiriak, erdi mailako zikloetarako sarrera-probaren alorren bat egitetik salbuetsia egonez gero, edo 21. oinarriko frogagiriak, goi mailako zikloetarako sarrera-probaren alorren bat egitetik salbuetsia egonez gero.

-Elbarritasuna dela-eta egokitzapena eskatzen duten pertsonek, dagokion frogagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Izangaiek prozesuan aurkezten dituzten agiriak 2011ko urtarrilaren 15etik otsailaren 15era bitarte atera ahal izanen dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Zerbitzuan (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8). Ateratzen ez diren agiriak deseginen dira.

12. Izen-emateak jasotzen dituzten ikastetxeek Koordinazio Epaimahaiari igorriko dizkiote, otsailaren 18a baino lehen, salbuespenei, elbarritasunagatiko egokitzapenari eta 2009-2010 ikasturtea baino lehen egindako prestakuntza ikastaroaren ikasketa ziurtagiriei dagozkien agiri guztiak.

Halaber, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeek, maiatzaren 31 baino lehen, lortutako kalifikazioak igorriko dizkiote Koordinazio Epaimahaiari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 142/2009 Ebazpenaren 25. puntuarekin bat.

Onartuen eta baztertuen zerrenda. Erreklamazioak.

13. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak (horietan adieraziko dira baztertzeko arrazoiak) 2010eko martxoaren 3an argitaratuko dira izena eman den ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian: http:///www.educacion.navarra.es/portal/.

Halaber, zerrenda horietan jakinaraziko da izangaiek eskatutako salbuespenen, egiaztatze partzialen eta/edo proba egiteko egokitzapenen ebazpenak, bai eta ikasturte hau baino lehen egindako prestakuntza ikastaro bakoitzari dagokion hobaria ere.

Martxoaren 4tik 9ra bitarte erreklamazioak aurkeztu ahal izanen dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8) sarrera-proben Koordinazio Epaimahaiaren buruari zuzenduak, III. eranskineko ereduarekin bat.

14. Koordinazio Epaimahaiak erreklamazioak ebatzita, onartuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira 2010eko martxoaren 23an, izena emateko ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian: http:///www.educacion.navarra.es/portal/. Zerrenda horietan jakinaraziko da izangaiei zein epaimahai egokitu zaizkien eta proba zein ikastetxetan egin behar duten.

Proben egitura eta edukia.

15. Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba.

Proba komuna izanen da. Horren edukia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburu orokorretara egokituko da, izangaiak ikasketa horiek aprobetxamenduz egiteko duen heldutasuna neurtuz.

Proba hiru arlotan antolatuko da:

-Soziolinguistikoa: Hizkuntzari eta Gizarte Zientziak, Geografia eta Historiari buruzko bi ariketa izanen ditu.

-Matematikoa: matematiken ariketa bat izanen du.

-Zientifiko-teknologikoa: 14 galderako ariketa izanen du: 7 Natura Zientziei buruzkoak eta beste 7 Teknologiari buruzkoak. Horietarik gehienez ere 10 hautatuko dira.

Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-probaren edukiak, ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak VIII. eranskinean ageri dira.

16. Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba.

Proba honen bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloarekiko dituen gaitasunak.

Probak bi zati izanen ditu:

a) Zati komuna.

b) Berariazko zatia.

Zati horiek bat datoz hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 24.3 artikuluan xedatutakoarekin eta arte plastikoen eta diseinuaren lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin.

Bi zatien antolaketa, edukiak, egitura eta curriculum erreferentea IX. eta X. eranskinetan jasoko dira.

17. Zientziak eta Ingeniaritza, Gizarte Zientziak eta Osasun Zientziak modalitateen zati komuna ondoko irakasgai hauek osatzen dute:

-Gaztelania.

-Espainiako historia.

-Atzerriko hizkuntza.

-Matematika edo Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika.

Gizarte Zientziak eta Osasun Zientziak modalitateetan izena eman duten izangaiek Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematikako ariketa eginen dute eta Zientziak eta Ingeniaritza modalitatekoek Matematikako ariketa.

Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egin duten edo egiten ari diren izangaiek proposatutako irakasgaietatik biri dagozkien ariketak eginen dituzte. Horiek izena emateko eskabidean adieraziko dira, betiere ondoko betebehar hauek betetzen badituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza ikastaroa egin izana edo egiten aritzea.

b) Prestakuntza ikastaroko irakasgai guztiak gaindituak izatea.

Heziketa zikloetarako sarrera-proben Koordinazio Epaimahaiak egiaztatuko du zeinek egin beharko dituen lau edo bi irakasgairen ariketak.

Egiaztapen horren emaitza eta 2009-2010 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean prestakuntza ikastaroa egiten ari direnei eman beharreko hobaria izena emateko ikastetxeetan argitaratuko dira proba egin baino bi egun lehenago.

18. Arteak modalitateko zati komuna ondoko irakasgai hauek osatzen dute:

-Gaztelania.

-Artearen historia.

-Atzerriko hizkuntza.

19. Berariazko zatia.

Berariazko zatia proba modalitate bakoitzerako bereizitako irakasgaietan antolatua dago, jarraian zehazten den moduan:

a) Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea:

-Fisika eta Kimika.

-Marrazketa Teknikoa.

-Industriako Teknologia.

b) Osasun Zientziak modalitatea:

-Biologia.

-Kimika eta Fisika.

-Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

c) Gizarte Zientziak modalitatea:

-Enpresaren Ekonomia.

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

-Geografia.

d) Arteak modalitatea:

-Marrazketa Artistikoa.

-Bolumena.

-Marrazketa Teknikoa.

Probaren berariazko zatia egin behar duten izangaiek modalitate bakoitzarekin lotutako hiru irakasgaietatik biri dagozkien ariketak hautatuko dituzte. Hori izena emateko eskabidean adieraziko dute.

Salbuespenak.

20. Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba.

a) Honako hauek proba osoa egitetik salbuetsiak daude:

-25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditua dutenek.

-Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba edozein modalitatetan gainditua dutenek.

b) Arloetako salbuespenak:

Ondoko atal hauei dagozkien salbuespenetan interesa duten izangaiek hala adierazi beharko dute izena emateko eskabidean eta hori frogatzen duten agiriak ere aurkeztuko dituzte.

-Koordinazio Epaimahaiak, eskabidean Nafarroako Foru Komunitatean aurreko bi oposizioetan probaren arloak gainditu dituztela adierazten duten izangaiei, horietan lortutako kalifikazioa ofizioz erantsiko die. Hala, izangai horiek kasuan kasuko arloari dagozkion ariketak ez dituzte eginen.

1) Arlo soziolinguistikoa:

-Oinarrizko modalitateko lanbide hastapeneko kualifikazio programa bateko komunikazio esparruko eta esparru sozialeko borondatezko moduluak gaindituak izatea.

-Helduentzako Bigarren Hezkuntzako komunikazio esparruko eta esparru sozialeko 4 moduluak gaindituak izatea.

2) Arlo matematikoa:

-Oinarrizko modalitateko lanbide hastapeneko kualifikazio programa bateko esparru zientifiko-teknologikoko borondatezko moduluak gaindituak izatea.

-Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak gaindituak izatea.

3) Arlo zientifiko-teknologikoa:

-Gutxienez 1. mailako lanbide ziurtagiria izatea.

-Urtebeteko lan esperientzia (egun osokoa), gutxienez.

-Lanbide hastapeneko programa bat gainditua izatea.

-Lanbide Lantegia modalitateko lanbide hastapeneko kualifikazio programa bat gainditua izatea.

-Oinarrizko modalitateko lanbide hastapeneko kualifikazio programa bateko lanbide moduluak eta oinarrizkoak gaindituak izatea.

-Oinarrizko modalitateko lanbide hastapeneko kualifikazio programa bateko esparru zientifiko-teknologikoko borondatezko moduluak gaindituak izatea.

-Helduentzako Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak gaindituak izatea.

4) Arlo zientifiko-teknologikoko irakasgaia: Teknologia.

-Oinarrizko edo Lantegia modalitateko lanbide hastapeneko kualifikazio programa bateko lanbide moduluak gaindituak izatea.

Aurreko kasu bakoitzean aurkeztu beharreko agiriak, izena emateko eskabidearekin batera, ondoko hauek izanen dira:

-Lanbide hastapeneko kualifikazio programa bati dagozkion moduluak gainditu izanaren frogagiria.

-Helduentzako Bigarren Hezkuntzari dagozkion esparruen moduluak gainditu izanaren frogagiria.

-Lanbide ziurtagiria.

-Lanbide hastapeneko programa bat gainditu izanaren frogagiria.

-Lanbide Lantegia modalitateko lanbide hastapeneko kualifikazio programa bat gainditu izanaren frogagiria.

-Lan esperientzia frogatzeko ondokoa aurkeztu beharko da:

-Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioaldia adieraziko baitira.

21. Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba.

a) Proba osoa egitetik salbuetsiak daude 25 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarrera-proba gainditua dutenak.

Ondoko atal hauetan aipaturiko salbuespenetan interesa duten izangaiek hala adierazi beharko dute izena emateko eskabidean eta hori frogatzen duten agiriak ere aurkeztuko dituzte.

b) Koordinazio Epaimahaiak, eskabidean Nafarroako Foru Komunitatean aurreko bi oposizioetan probaren zati komuna gainditu dutela adierazten duten izangaiei, horietan lortutako kalifikazioa ofizioz erantsiko die. Hala, izangai horiek zati komunaren ariketak ez dituzte eginen.

c) Honako hauek berariazko zatia egitetik salbuetsiak daude:

-Egin behar den probaren modalitatea zein lanbide arlotan sartzeko den, arlo horietako titulu tekniko bat duten izangaiek (VII. eranskinean adierazitakoaren arabera).

-Koordinazio Epaimahaiak, eskabidean Nafarroako Foru Komunitatean aurreko bi oposizioetan probaren berariazko zatia gainditua dutela adierazten duten izangaiei, izena eman duten modalitate berean, horretan lortutako kalifikazioa ofizioz erantsiko die. Hala, berariazko zatiari dagozkion ariketak ez dituzte eginen.

-Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, goi mailako edo errendimendu handiko kirolariak direla frogatzen dutenek, Osasun Zientziak proba modalitate hautatu badute eta Gorputz eta Kirol Jarduerak lanbide arloko goi mailako heziketa zikloa eginen badute.

-Egin behar den probaren modalitatea zein lanbide arlotan sartzeko den, arlo horiekin zerikusia duen 2. mailako edo gorako lanbide ziurtagiria duten izangaiek.

-Egin behar den probaren modalitatea zein lanbide arlotan sartzeko den, arlo horiekin zerikusia duen Teknikari laguntzaile titulua (LH1) izan eta gutxienez urtebeteko lan esperientzia (egun osokoa) frogatzen dutenek.

-Egin behar den probaren modalitatea zein lanbide arlotan sartzeko den, arlo horiekin zerikusia duen lanbide arloan gutxienez bi urteko lan esperientzia (lanaldi osoan) frogatzen duten izangaiek.

Aurreko kasu bakoitzean aurkeztu beharreko agiriak, izena emateko eskabidearekin batera, ondoko hauek izanen dira:

-Teknikari eta/edo Teknikari laguntzaile tituluaren fotokopia konpultsatua.

-Lanbide ziurtagiria, kualifikazio maila adieraziz.

-Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariaren egoera frogatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua.

-Lan esperientzia frogatzeko ondokoa aurkeztu beharko da:

a) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Bereziko kotizazioaldia adieraziko baitira.

b) Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Beren kontura lan egiten duten langileak izanez gero, tributupekoen zentsuan izena emanak daudela frogatzea.

22. Koordinazio Epaimahaiak ebatziko ditu salbuesteko eskabideak. Horretarako, izena emateko ikastetxeek epaimahaiari igorriko dizkiote beharrezkoak diren agiri guztiak.

Proben kalifikazioa eta balorazioa.

23. Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba.

Hiru arloetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

Arlo soziolinguistikoko nota izanen da alorra osatzen duten irakasgaien ariketen batez besteko aritmetikoa.

Arlo matematikoko nota izanen da Matematikako ariketan lortutakoa.

Arlo zientifiko-teknologikoko nota izanen da horren ariketan lortutakoa.

Probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi hamartarrekin, eta hiru arloen batez besteko nota eginda lortuko da.

Izangaia probaren arloetakoren bat egitetik salbuetsia badago, azken kalifikazioaren kalkulurako aintzat hartuko dira salbuetsi gabeko arloetako kalifikazioak bakarrik. Izangaia arloetakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako bi deialdietan gainditu zuelako, kasuan kasuko arloaren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

Proba 5 puntu edo gehiago lortuz gero gaindituko da.

24. Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba.

Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era bitarte kalifikatuko da.

-Zati komuna: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Zati horren azken nota izanen da hautatutako proba modalitatean egin beharreko ariketetan lortutako notaren batez besteko aritmetikoa. Ebazpen honen 17. oinarrian aipatzen diren prestakuntza ikastaroetako izangaien kasuan, azken nota izanen da egindako bi ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa.

-Berariazko zatia: ariketa bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Zati honen azken nota izanen da bi ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa.

-Probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi hamartarrekin, eta kalkulatuko da baldin eta zati bakoitzean gutxienez 4 puntu lortzen badira eta horien batez besteko aritmetikoa izanen da.

Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, azken kalifikazioaren kalkulurako aintzat hartuko dira salbuetsi gabeko zatietako kalifikazioak bakarrik. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako bi deialdietan gainditu zuelako, kasuan kasuko zatiaren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

-Prestakuntza ikastaroa egin dutenen kasuan, ikastaroan sartzeko probaren azken nota honela lortuko da: aurreko lerroaldean aipatzen den batez besteko aritmetikoa gehi ikastaroan lorturiko kalifikazioa 0,15 koefizientearekin biderkatzearen ondoriozko puntuazioa.

Horretarako, goi mailako graduko heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroa ematen duten ikastetxeek sarrera-proben Koordinazio Epaimahaiari igorri beharko dizkiote, 2010eko maiatzaren 31 baino lehen, ikasleek ikastaro horretan lortutako kalifikazioak.

Proba 5 puntu edo gehiago lortuz gero gaindituko da.

Probak egiteko tokia eta egunak.

25. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko probetarako izena eman dutenek V. eranskinean aipatzen diren ikastetxeetan eginen dituzte proba horiek.

26. Izangaiek probak egiteko deia egiten denean indarra duen nortasun agiri nazionala edo atzerritarren identifikazio zenbakia eraman beharko dute, bai eta ariketak egiteko beharrezkoa den materiala ere. Hori, izangaiei esleitu zaizkien gelekin batera, jendaurrean jarriko da izena emateko ikastetxeetan, probak egin baino bi egun lehenago.

27. Koordinazio Epaimahaiak probaren zati bakoitzaren ariketak dituzten gutun-azalak emanen dizkie Ebaluazio Epaimahaiei, deia egin baino ordu erdi lehenago. Halaber, Ebaluazio Epaimahaiek behar diren neurriak hartuko dituzte proben antolaketa eta garapena bermatzeko, ikastetxearen baliabideak kontuan hartuta, eta hurrenkera eta ordutegi honi jarraikiz:

a) Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba, 2010eko maiatzaren 20an.

Izangaiak egin beharreko arlo edo arloetako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

-15:30ean: arlo soziolinguistikoko ariketa; iraupena: 2 ordu.

-18:00etan: Matematikako ariketa; iraupena: ordu 1.

-19:20an: Arlo Zientifiko-teknologikoko ariketa; iraupena: ordu 1.

b) Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proba: 2010eko ekainaren 1ean berariazko zatia eta 2010eko ekainaren 3an zati komuna.

-Ekainaren 1ean 15:30ean: deia eta agiriak egiaztatzea berariazko zatiko ariketak egiteko.

Bi ariketak egiteko denbora 2 ordu eta 30 minutukoa izanen da, salbu Arteak modalitaterako, horretarako 3 ordu eta 30 minutukoa izanen baita.

-Ekainaren 3an zati komuna.

Izangaiak egin beharreko irakasgaien ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten den moduan:

-15:30ean: Gaztelaniako ariketa; iraupena: ordu 1.

-17:10ean: Espainiako Historiako edo Artearen Historiako ariketa; iraupena: ordu 1.

-18:25ean: Atzerriko Hizkuntzako ariketa; iraupena: ordu bat.

-19:30ean: Matematikako edo Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematikako ariketa; iraupena: ordu bat.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

28. Emaitzak izena emateko ikastetxeetan, proba egiteko ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuko web orrian (http:///www.educacion.navarra.es/portal/) argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

a) Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-probaren behin-behineko emaitzak 2010eko maiatzaren 28an jarriko dira jendaurrean.

Erreklamazio epea ekainaren 11n bukatuta, behin betiko emaitzak 2010eko ekainaren 14an jarriko dira jendaurrean.

b) Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proben behin-behineko emaitzak 2010eko ekainaren 11n jarriko dira jendaurrean. Erreklamazio epea ekainaren 15ean bukatuta, behin betiko emaitzak 2010eko ekainaren 24an jarriko dira jendaurrean.

29. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), Koordinazio Epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez. Idazkia III. eranskinean ageri den ereduaren arabera egin beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, kasuan kasuko Ebaluazio Epaimahaiak aztertu eta ebazteko bilduko dira.

30. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzea ebazpenen eta ondorengo egintzen kontrako erreklamazioen inguruan Ebaluazio Epaimahaiek eta proben Koordinazio Epaimahaiak hartzen dituzten erabakiak aditzera emateko bidea izanen da.

Egiaztagiriak.

31. Heziketa zikloetan sartzeko proba gainditzen duen izangaiak eskubidea izanen du egiaztagiria egiteko. Hori XI. eranskinaren araberakoa izanen da erdi mailarako sarrera-probarentzat eta XII. eranskinaren araberakoa goi mailarako sarrera-probarentzat. Egiaztagirian, izangaia GAI dela adieraztearekin batera, lortutako kalifikazioa zenbaki bidez adieraziko da, bi hamartarrekin. Goi mailako egiaztagirien kasuan gainera, zein lanbide arlotan sartzeko balio duten adieraziko da.

32. Heziketa zikloetan sartzeko sarrera-probaren arlo edo zatietako bat soilik gainditzen duen izangaiak, eskubidea izanen du egiaztagiri bat egiteko, XIII. eranskinaren araberakoa. Bertan adieraziko da zein den gainditutako sarrera-probaren arloa edo zatia eta lortutako kalifikazioa. Hori 0tik 10era bitarte adieraziko da, bi hamartarrekin.

Gainditutako arloa edo zatia Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietarako gordeko da.

33. Insteresdunek 32. oinarrian aipatutako egiaztagiriak jaso ahal izanen dituzte sartzeko proben eskabidea egin zuten ikastetxeetako idazkaritzetan:

-Erdi maila, 2010eko ekainaren 14tik aurrera.

-Goi maila, 2010eko ekainaren 24tik aurrera.

Probaren arloak edo zatiak gainditu direla frogatzen duten agiriak Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan jasoko dira (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8). Erdi mailako egiaztagiriak 2010eko ekainaren 14tik aurrera jasoko dira eta goi mailakoak 2010eko ekainaren 24tik aurrera.

Epaimahaiak.

34. Koordinazio Epaimahai bat eratuko da, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak izendatua, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, eta mahaiburu bat eta zortzi mahaikide izanen ditu.

Mahaiburua izanen da Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat, hiru mahaikide izanen dira Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko kideak (horietako bat idazkaria izanen da), eta gainerakoak irakasleak izanen dira: Bigarren Hezkuntzakoak, Arte Plastiko eta Diseinukoak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Era berean, Koordinazio Epaimahaiak aholkulariak eska ditzake beharrezkoa iruditzen zaionean.

Koordinazio Epaimahaia 2010eko urtarrilaren 29an eratuko da.

35. Koordinazio Epaimahaiaren eginkizunak hauek izanen dira:

a) Hurrengo oinarrian deskribatzen diren eta beharrezkoak diren ebaluazio epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari epaimahai horiek osatuko dituzten kideen izendapena proposatzea.

b) Sarrera-probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea.

c) Probak prestatzea eta horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.

d) Hezkuntza Departamentuko webgunean argitaratzea izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak, bai eta horiei aurkeztutako erreklamazioak ebaztea ere.

e) Sarrera-probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskabideak ebaztea.

f) Bidezko diren probako arloetatik edo zatietatik salbuesteko eskabideak ebaztea.

g) Prestakuntza ikastarotik datozen ikasleen kasuan, probaren emaitzari aplikatuko zaizkion hobariak zehaztea eta zati komuneko bi irakasgairen ariketak egiteko eskatutako baldintzak egiaztatzea.

h) Egiten diren erreklamazioen gaineko ebazpena ematea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.

i) Sarrera-probak behar bezala egin daitezen zaintzea.

j) Prozesuko aktak osatzea.

k) Proba gainditzen duten izangaien egiaztagiriak egitea, bai eta probaren zati bat gainditu dutela egiaztatzen duten agiriak ere.

36. Ebaluazio Epaimahaiak osatu eta probetarako aholkulariak izendatuko dira. Koordinazio Epaimahaiak erabakiko du horien kopurua, probetan izena eman duten ikasleen zenbatekoaren arabera. Ebaluazio Epaimahaietako kideak eta aholkulariak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu, Koordinazio Epaimahaiak proposatuta.

37. Ebaluazio Epaimahaien betebeharrak hauek izanen dira:

a) Sarrera-probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.

b) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

c) Probak zuzendu eta kalifikatzea.

d) Emaitzen aktak osatu eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea, behin-behinekoak eta behin betikoak.

e) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

38. Aholkularien eginkizunak hauek dira:

a) Kasuan kasuko Ebaluazio Epaimahaia eratzeko ekitaldira agertzea.

b) Probak zuzendu eta kalifikatzea.

c) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

39. Zainketarako aholkularien eginbeharra izanen da probak egiteko prozesua zaintzea eta kontrolatzea.

40. Ebaluazio Epaimahaietako kideak eta aholkulariak ondoko hauek izanen dira: 2009-2010 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean, lehentasunez, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetan eta Arte eskoletan prestakuntza ikastaroa eman duten Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Lanbide Heziketako teknikariak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak.

41. Ebaluazio Epaimahaietan mahaiburu bat eta ebaluatu beharreko arloen arabera Koordinazio Epaimahaiak zehazten dituen mahaikide eta aholkulariak izanen dira.

42. Uztailaren 23ko 230/2009 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, heziketa zikloetan sartzeko proben prozesuan parte hartzea nahitaezkoa da eta bertan parte hartzen duten epaimahaietako kideei eta aholkulariei giza baliabideen kudeaketa sisteman ezarritako elementu aldagarrien zerrendako 536P, 5290 eta 5530 kontzeptuengatik diru konpentsazioak ordainduko zaizkie.

43. Zikloetan sartzeko proben Ebaluazio Epaimahaiak osatuko dira:

-Erdi mailako epaimahaiak: 2010eko maiatzaren 19an.

-Goi mailako epaimahaiak: 2010eko maiatzaren 26an.

Errekurtsoak.

44. Ebaluazio Epaimahaiek eta Koordinazio Epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

45. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, Ebaluazio Epaimahaiek edo Koordinazio Epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

I. ERANSKINA

2010eko erdi mailako heziketa zikloetarako
sarrera-proba egiteko izen-ematea

1. deitura ............................ 2. deitura

Izena NAN/AIZ: ................ Sexua ? G ? E.

Jaioteguna ............. Helbidea (herria): ............. PK

Kalea

Telefono finkoa ............................. Sakelako telefonoa

Posta elektronikoa ................. Nazionalitatea.

Egiten ari den ikasketak:

? DBH.

? Helduentzako Bigarren Hezkuntza.

? HLKP/LHP.

? HLKP/LHP bukatua.

Honako hau azaltzen dut:

1. Erdi mailako heziketa zikloetarako sarrera-probara aurkezteko baldintza betetzen dudala (gutxienez 17 urte beteak izatea edo proba egiten den urte naturalean betetzea).

2. Erdi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzea ahalbidetzen didaten baldintza akademiko bakar bat ere ez dudala betetzen eta, probak egiten diren egunean beteko banitu, horietara ez naizela azalduko.

Eskatzen dut:

1. Erdi mailako heziketa ziklorako sarrera-probetan izena ematea:

? Gaztelaniaz.

? Euskaraz.

2. Arlo honetatik salbuestea:

? Arlo soziolinguistikoa.

? Arlo matematikoa.

? Arlo Zientifiko-teknologikoa.

3. Aintzat hartzea Nafarroako Foru Komunitatean aurreko deialdietan kasuan kasuko arloan lortutako kalifikazioa:

? Arlo soziolinguistikoa. Nota

? Arlo matematikoa. Nota

? Arlo Zientifiko-teknologikoa. Nota

4. ? Proba egokitzea, minusbalioa dela eta.

Horretarako, ondoko agiriak eransten ditut:

? Nortasun agiri nazionala edo atzerritarren identifikazio zenbakia.

Ondoko agiri hauen fotokopia konpultsatuak:

? Minusbalioaren frogagiriak.

? Adierazitako arloa gainditu izanaren frogagiria.

? Salbuesteko frogagiriak:

? Ondoko baten komunikazio esparrua edo esparru soziala gainditua izatea:

? Oinarrizko HLKPrena edo,

? Helduentzako Bigarren Hezkuntzarena (4. mod.).

? Ondoko baten arlo zientifiko-teknologikoa gainditua izatea:

? Oinarrizko HLKPrena edo,

? Helduentzako Bigarren Hezkuntzarena (4. mod.).

? Lanbide Lantegia modalitateko HLKP gainditua izatea.

? LKP bat gainditua izatea.

? Ondoko baten lanbide moduluak gaindituak izatea:

? Oinarrizko HLKPrenak edo,

? LHKP Lanbide Lantegiarenak.

? Lan esperientzia.

? Lanbide ziurtagiria.

? Bestelako dokumentuak (adierazi zein):

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

(Zigilua eta eguna) Interesduna

......................................(e)ko ................................................................ BHI/IIPko zuzendaria.

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

II. ERANSKINA

2010eko goi mailako heziketa zikloetarako
sarrera-proba egiteko izen-ematea

1. deitura ............................ 2. deitura

Izena NAN/AIZ: ................ Sexua ? G ? E.

Jaioteguna ............. helbidea (herria): ............. PK

Kalea

Telefono finkoa ............................. Sakelako telefonoa

Posta elektronikoa ................. Nazionalitatea.

Egiten ari den ikasketak:

? Batxilergoa.

? Erdi mailako heziketa zikloa.

? Helduentzako batxilergoa.

Honako hau azaltzen dut:

1. Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-probara aurkezteko baldintza betetzen dudala (adierazi dagokion aukera):

? Gutxienez 19 urte beteak izatea edo proba egiten den urte naturalean betetzea.

? 18 urte beteak izatea edo proba egiten den urte naturalean betetzea eta egiten den proba modalitatea goi mailako zein gradutarako den, horrekin lotutako titulu teknikoa izatea.

2. Goi mailako heziketa zikloetan zuzenean sartzea ahalbidetzen duten baldintza akademiko bakar bat ere ez betetzea, eta probak egiten diren egunean beteko balira, horietara ez azaltzea.

3. Prestakuntza ikastaroko izangaiak bakarrik:

? Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean egiten ari dela hurrengo modalitatean: ............................... honako ikastetxean: .......................................................................................

? Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-proben prestakuntza ikastaroa egin dudala, ........................modalitatean, ......................... ikasturtean, ...................... Komunitateko ............................ ikastetxean. Batez besteko nota: ..................

4. Lanbide arloko ................................................................ teknikari titulua izatea.

5. LHIko ................................................... laguntzaile titulua izatea.

Eskatzen dut:

1. Goi mailako heziketa zikloetarako sarrera-probetan izena ematea (ikus VII. eranskina), honako modalitatean:

? Zientziak eta Ingeniaritza.

? Osasun Zientziak.

? Gizarte Zientziak.

? Arteak.

2. Probaren ariketak egiteko hizkuntza:

? Gaztelania.

? Euskara.

3. Atzerriko Hizkuntzaren ariketa egiteko hizkuntza:

? Ingelesa.

? Frantsesa.

4. Berariazko zatiaren ariketak:

Zientziak eta Ingeniaritza:

? Fisika eta Kimika.

? Marrazketa Teknikoa.

? Industriako Teknologia.

Osasun Zientziak:

? Biologia.

? Kimika eta Fisika.

?Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak.

Gizarte Zientziak:

? Enpresaren Ekonomia.

? Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak.

? Geografia.

Arteak:

? Marrazketa Artistikoa.

? Bolumena.

? Marrazketa Teknikoa.

5. Prestakuntza ikastaroa Nafarroan egin edo egiten ari bazara soilik:

Zati komunaren ariketak egiteko hizkuntza:

? Gaztelania.

? Espainiako historia.

? Atzerriko Hizkuntza.

? Matematika edo Gizarte Zeintziei Aplikatutako Matematika.

6. Aintzat hartzea Nafarroako Foru Komunitatean aurreko deialdietan zati komunean edo berariazko zatian lortutako kalifikazioa

7. Berariazko zatia egitetik salbuestea ?

8. Proba egokitzea, minusbalioa dela eta. ?

Horretarako, ondoko agiriak eransten ditut:

? Nortasun agiri nazionala edo atzerritarren identifikazio zenbakia.

Ondoko agiri hauen fotokopia konpultsatuak:

? Prestakuntza ikastaroko kalifikazioen ziurtagiria.

? Kasuan kasuko probaren zatia gainditu izanaren egiaztatze partziala.

? Teknikari titulua.

? Teknikari laguntzaile titulua.

? Goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria naizela egiaztatzeko agiriak.

? Lan esperientziaren ziurtagiria.

? 2. mailako lanbide ziurtagiria.

? Minusbalioaren egiaztagiriak.

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

Interesduna

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

III. ERANSKINA

Erreklamazio orria

.................................................. jaunak/andreak, ................................. NAN/AIZ duenak, heziketa zikloetan sartzeko proban izena emateko eskabidea egin du, honetan (adierazi X batez):

Erdi mailakoan ?.

Goi mailakoan, honako modalitatean:

? Zientziak eta Ingeniaritza.

? Osasun Zientziak.

? Gizarte Zientziak.

? Arteak.

Idazki honen bidez ondokoaren kontra erreklamazioa egin nahi du:

1. Onartuen zerrenda:

? Behin-behinekoa.

? Behin betikoa.

2. Honen salbuespena ? Nongoa:

3. Hobaria ?.

4. Erdi mailako kalifikazioa:

? Arlo soziolinguistikoa. Irakasgaia:

? Arlo matematikoa:

? Berariazko zatia. Irakasgaia:

Goi maila:

? Zati komuna. Irakasgaia:

? Berariazko zatia. Irakasgaia:

Honako arrazoi hauek direla eta:

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

Interesduna

Bildutako datuak behar den bezalako konfidentzialtasunarekin eta erreserbarekin informatizatuko dira eta bildutako helbururako bakarrik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.

LANBIDE HEZIKETAKO HEZIKETA ZIKLOETARAKO SARRERA-PROBEN KOORDINAZIO EPAIMAHAIKO BURUA.

IV. ERANSKINA

Izena emateko ikastetxeak

HERRIA

IKASTETXEAREN IZENA

IKASTETXEAREN DATUAK

Altsasu

"San Miguel de Aralar II - Aralarko Mikel Donea II" BHI

Zelai, 93 - 31800 Altsasu

Tel.: 948 564 815

www.pnte.cfnavarra.es/fpalsasua

Bera

"Toki Ona" BHI

Eztegara ibilbidea, zk. g. - 31780 Bera

Tel.: 948 625 000

www.pnte.cfnavarra.es/iesbera

Burlata

''Ibaialde-Burlata'' BHI

Ermita, zk. g. - 31600 Burlata

Tel.: 948 136 627

www.pnte.cfnavarra.es/~iesibaia

Corella

Corellako Arte Eskola

Santa Bárbara, 2 - 31591 Corella

Tel.: 948 782 016

www.escueladeartecorella.com/

Elizondo-Lekaroz

"Lekaroz-Elizondo" BHI

Diputazioko etorbidea, zk. g. - 31700 Elizondo

Tel.: 948 581 805

www.pnte.cfnavarra.es/ieselizo

Uharte auzoa, zk. g. - 31795 Lekaroz

Tel.: 948 581 803

www.pnte.cfnavarra.es/ieslekar

Lizarra

BHI Politeknikoa

San Pol, 8 - 31200 Lizarra

Tel.: 948 550 412

www.pnte.cfnavarra.es/ofiestel

Uharte

"Uharte" BHI

Olaz Txipi errepidea, zk. g. - 31620 Uharte

Tel.: 948 337 772

www.pnte.cfnavarra.es/~ieshuart

Imarkoain

Energia Berriztagarrien GMLHII

Aduana, zk. g. - 31119 Imarkoain

Tel.: 948 368 121

www.pnte.cfnavarra.es/energias-renovables

Irunberri

''Sierra de Leyre'' BHI

Zaraitzu etorbidea, 9 - 31440 Irunberri

Tel.: 948 880 603

www.lasalle.es/lumbier

Iruña

"Donapea" IIP

Donapea, zk. g. - 31009 Iruña

Tel.: 948 198 653

www.pnte.cfnavarra.es/cip.donapea

Iruña

"Virgen del Camino" IIP

Imarkoain, 1 - 31015 Iruña

Tel.: 948 136 611

www.pnte.cfnavarra.es/iesvirge

Iruña

Iruñeko Arte Eskola

Amaia, 27-29 - 31004 Iruña

Tel.: 948 291 203

www.escueladeartepamplona.com

Iruña

"Adaptación Social" BHI

Bartolomé de Carranza, 5 - 31008 Iruña

Tel.: 948 198 647

www.pnte.cfnavarra.es/escuela.educadores

Iruña

"Agroforestal" BHI

Atarrabiako etorbidea, 55 - 31013 Iruña

Tel. 948 136 609

www.pnte.cfnavarra.es/iesagrof

Iruña

"María Ana Sanz" BHI

Milagro, zk. g. - 31015 Iruña

Tel.: 948 136 624

www.iesmas.net

Iruña

"San Juan-Donibane" BHI

Biurdana, 1 - 31011 Iruña

Tel.: 948 198 646

www.pnte.cfnavarra.es/iesdonibane

Iruña

"Sanitaria" BHI

Irunlarrea, zk. g. - 31008 Iruña

Tel.: 948 198 698

www.pnte.cfnavarra.es/iessanitaria

Azkoien

''Ribera del Arga'' BHI

Bajada de las escuelas, 15 - 31350 Azkoien

Tel.: 948 750 256

http://irati.pnte.cfnavarra.es/iesriberadelarga

San Adrián

"Ega" BHI

Paletillas, 17 - 31570 San Adrián

Tel.: 948 672 010

http://www.iesega.com/

Tafalla

Tafallako BHI Politeknikoa

Tuterako etorbidea, 6 - 31300 Tafalla

Tel.: 948 700 391

www.politecnicotafalla.es

Tutera

ETI ikastetxe integratu politeknikoa

Tarazonako errepidea, zk. g. - 31500 Tutera

Tel.: 948 848 052

www.pnte.cfnavarra.es/etitudela

Gainera, izen-ematea interneten bidez egin ahal izanen da www.navarra.es web orrian ("zerbitzuen katalogoa", "zerbitzuak gaika", prestakuntza hezkuntza" epigrafeak) edo Hezkuntza Departamentuaren web orrian: http://www.educacion.navarra.es/portal/ "lanbide heziketa", "sarrera probak".

V. ERANSKINA

Probak egiteko ikastetxeak

Erdi mailarako sarrera-proba.

Proba egiteko ikastetxeak

HONAKO HAUETAN IZENA EMAN DUTENAK:

? Tuterako ETI LHIn

? Tuterako ETI LHIn

? San Adriango EGA BHIn

? Corellako Arte Eskolan

? Iruñeko Virgen del Camino LHIn

? Iruñeko M.ª Ana Sanz BHIn

? Iruñeko Sanitaria BHIn

GAINERAKO IKASTETXEAK

Goi mailarako sarrera-proba.

Proba egiteko ikastetxeak

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Gizarte Zientziak

-Osasun Zientziak

HONAKO HAUETAN IZENA EMAN DUTENAK:

? Tuterako ETI LHIn

? Tuterako ETI LHIn

? San Adriango EGA BHIn

? Corellako Arte Eskolan

? Iruñeko Virgen del Camino LHIn

? Iruñeko M.ª Ana Sanz BHIn

? Iruñeko Sanitaria BHIn

GAINERAKO IKASTETXEAK

Proba egiteko ikastetxeak

-Arteak

HONAKO HAUETAN IZENA EMAN DUTENAK:

?Iruñeko Arte Eskolan

?Iruñeko Arte Eskolan

?Corellako Arte Eskolan

VI. ERANSKINA

Proba modalitateak esleitzea lanbide arloko teknikari tituluei, goi mailarako proban izena emateko (18 urterekin eta teknikari tituluarekin)

LANBIDE ARLOKO TEKNIKARI TITULUAK

PROBA MODALITATEA

Nekazaritzako Jarduerak / Nekazaritza

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Osasun Zientziak

Gorputz eta kirol-ekintzak

-Osasun Zientziak

Itsaso eta Arrantzako Jarduerak / Itsasoa eta Arrantza

-Zientziak eta Ingeniaritza

Administrazioa / Administrazioa eta Kudeaketa

-Gizarte Zientziak

Arte Grafikoak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Arte Plastikoak eta Diseinua

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Osasun Zientziak

-Gizarte Zientziak

-Arteak

Merkataritza eta Marketina

-Gizarte Zientziak

Komunikazioa, Irudi eta Soinua / Irudi eta Soinua

-Zientziak eta Ingeniaritza

Eraikuntza eta Obra Zibilak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

-Zientziak eta Ingeniaritza

Energia eta Ura

-Zientziak eta Ingeniaritza

Fabrikazio Mekanikoa

-Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa

-Gizarte Zientziak

Irudi Pertsonala

-Osasun Zientziak

Elikagaien industriak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Erauzketa Industriak

-Zientziak eta Ingeniaritza

Informatika / Informatika eta Komunikazioak

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Gizarte Zientziak

Zurgintza eta Altzarigintza /

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

-Zientziak eta Ingeniaritza

Ibilgailu autopropultsatuen mantentzea /

Ibilgailuen garraioa eta mantentzea

-Zientziak eta Ingeniaritza

Produkzioaren zerbitzuak eta mantentze-lanak /

Instalazioa eta mantentzea

-Zientziak eta Ingeniaritza

Kimika

-Zientziak eta Ingeniaritza

-Osasun Zientziak

Osasuna

-Osasun Zientziak

Segurtasuna eta Ingurumena

-Osasun Zientziak

-Gizarte Zientziak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

-Osasun Zientziak

-Gizarte Zientziak

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

-Zientziak eta Ingeniaritza

Beira eta Zeramika

-Zientziak eta Ingeniaritza

VII. ERANSKINA

Egindako proba modalitatetik zein lanbide arlotara iristen ahal den

PROBA MODALITATEA

LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO
AUKERA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Nekazaritza arlokoak

Itsaso eta Arrantza arlokoak

Arte Grafikoak

Irudia eta Soinua

Eraikuntza eta Obra Zibilak

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak.

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Kimika

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" Goi Mailako Heziketa Zikloa

Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide arlokoak (gehi Gaitasun artistikoaren proba)

PROBA MODALITATEA

LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO
AUKERA EMATEN DU

Osasun Zientziak

Nekazaritza arlokoak

Gorputz eta kirol-ekintzak

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" Goi Mailako Heziketa Zikloa

Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide arlokoak (gehi Gaitasun artistikoaren proba)

PROBA MODALITATEA

LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO
AUKERA EMATEN DU

Gizarte Zientziak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" Goi Mailako Heziketa Zikloa

Arte Plastikoak eta Diseinua lanbide arlokoak (gehi Gaitasun artistikoaren proba)

PROBA MODALITATEA

LANBIDE ARLO HAUETAN SARTZEKO
AUKERA EMATEN DU

Arteak

-Arte Plastikoak eta Diseinua

-Gorputz eta Kirol-ekintzak

-Irudia eta Soinua

-Arte Grafikoak

-Ostalaritza eta Turismoa

-Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

-Gizarte eta Kultur Zerbitzuak

-Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

"Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea" Goi Mailako Heziketa Zikloa

VIII. ERANSKINA

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren egitura, garapena eta edukiak

http:///www.educacion.navarra.es/portal/

ARLO SOZIOLINGUISTIKOA

Helburuak

-Testuak ulertzea eta ideiak zuzen eta koherentziaz adieraztea

-Gizarteen, bere antolaketaren, jarduera ekonomikoaren eta gure ingurunean duten ondorioen funtsezko ezaugarriak ezagutu eta ulertzea

-Nafarroatik, Espainiatik eta Europar Batasunetik hurbilen dauden espazio geografikoak ezagutu eta identifikatzea

-Gertaera historiko moderno garrantzitsuenak ezagutu, aztertu eta baloratzea

Curriculumeko oinarrizko erreferentziak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2007ko maiatzaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):

-Hizkuntza

-Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Garapena

Hizkuntza

Proba honen abiaburua idatziz emanen den espezializatu gabeko gai zehatz bati buruzko informazioa izanen da. Proba honetan hautagaiak ondoko gaitasuna izan beharko du:

-Testuari zehatz egokitzen zaion izenburua jartzea

-Informazio hori ulertu, aztertu eta idatziz laburtzea, hizkuntza egoki erabiliz

-Gaiaren atalen batean adierazi denaren aldeko edo aurkako iritziak, idatziz eta koherentziaz, ematea

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

Proban Gizarte Zientzien eduki multzoko 3 galdera, Geografia multzoko beste 3 eta Historia multzoko beste 4 erantzun beharko dira

Ebaluazio irizpideak

Hizkuntza

-Izenburua edukiari eta testuaren izaera eta tonu orokorrari egokitzea

-Edukia eta horren egokitzapen teknikoa. Era objektiboan eta zehatzean islatu beharko da egileak adierazi duena eta ideia nagusiak bildu beharko ditu, eta ez osagarriak bakarrik

-Norberaren argudioek barne-batasuna eduki beharko dute. Egilearen iritziaren alde edo kontra jarriko dira, argudio arrazoituak emanez.

-Hizkuntza zuzena. Akats ortografiko eta sintaktikoengatik ariketaren puntuazio negatiboa izaten ahal da, edukia gorabehera.

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

-Adieraztea, informazioa lortu eta era argi, labur, ordenatu eta zuzenean aurkeztea

-Populazioaren egitura deskribatzea. Migrazio mugimenduen zergatiak aztertzea, gure gizarteetan (nafarra, espainarra eta europarra) duten eragina baloratuta

-Gure inguruko hirietan gaur egun dauden arazo nagusiak identifikatzea

-Nafarroako, Espainako eta Europar Batasuneko funtsezko antolamendu politiko-administratiboa identifikatzea

-Lurreko natur ingurune handiak lokalizatu eta deskribatzea, nekazaritzako paisaia motak, lehengaiak eta energia baliabideak ekoizteko guneak

-Giza portaera eta ekintzetatik ondorioztatzen ahal diren zergatiak, ondorioak, harremanak (ingurumenekoak, sozialak) deskribitzea

-Nafarroako, Espainako eta Europako ezaugarri fisikoak eta naturguneak identifikatu eta deskribatzea

-Testu, mapa, grafiko edo estatistika bateko informazioa identifikatu, interpretatu eta kontrastatzea

-Garrantzi handiko gertaerak eta prozesu historikoak denbora eta espazioan identifikatu eta interpretatzea

-Etengabeko garapen zientifiko eta teknikoak gure gizartean duen eragina identifikatu, aztertu eta baloratzea, arlo politikoan, ekonomikoan eta kulturalean dituen eraginak baloratuta

Edukiak

Hizkuntza

1. Komunikazioa:

-Komunikazioaren osagaiak

-Testu tipologiak:

. Narrazioa. Deskribapena. Elkarrizketa. Azalpena. Argudioa. Komunikabideak

-Testuaren formazko egiturak

. Narratiboak. Deskriptiboak. Elkarrizketakoak. Azalpenezkoak. Argudiozkoak

2. Hizkuntzaren azterketa:

-Ortografia

-Gramatika

-Lexikoa

3. Lan teknikak:

-Azterketa, laburpena

-Informazioa nola aurkeztu

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

1. Gizarte Zientziak: gizarteak:

-Biztanleria: biztanleriaren egitura eta banaketa Nafarroan, Espainian eta Europar Batasunean. Immigrazioaren eragina. Gaur egungo arazo nagusiak eta joera demografikoak

-Hiria. Hirien handitzea. Hirietako arazoak

-Europar Batasuna. Oinarrizko erakundeak

-Espainiako antolaketa politikoa eta administratiboa. Estatua eta autonomia erkidegoak. Nafarroako Foru Komunitatea

-Jarduera ekonomikoak Espainian eta Nafarroan. Nekazaritza eta industria jardueren modernizazioa. Ekonomiaren hirugarren sektorera jotzeko prozesua: zerbitzuen garapena.

-Ingurumeneko arazoak. Lurra suntsitzea. Uraren eta airearen kontaminazioa. Kutsadura akustikoa. Biodibertsitatearen galera.

2. Geografia: Gune geografikoak:

-Kontinente europarraren ezaugarri fisiko nagusiak. Erliebea. Kostaldeak eta ibaien sarea. Klima eta landaredia.

-Espainako eta Nafarroako ezaugarri fisiko nagusiak. Aniztasun geografikoa. Erliebea eta hidrografia. Klima eta landaredia. Naturguneak

-Irudikapen espaziala eta kartografi koordenatuak. Mapak. Eskalak. Latitudea eta longitudea.

3. Historia garaikidea eta gizartea:

-Industria-iraultza. Ingalaterrako industria iraultza sortzeko faktoreak. Industria nagusiak eta energia iturriak. Industria iraultzaren 1. eta 2. faseen arteko desberdintasunak. Liberalismo ekonomikoa: teoriaren oinarrizko printzipioak.

-Langile-mugimenduaren hastapenak: luditak, sindikalistak eta sozialista utopikoak. Langile-mugimenduaren ideologiak: marxismoa eta anarkismoa

-Inperialismoa eta Mundu Gerra: kolonien hedapenaren arrazoiak. Inperio kolonial nagusiak: Gerra piztu zuten faktoreak eta elkarren aurka aritu ziren blokeak. Gerraren ondorio batzuk

-Gerren arteko Europa: 1917ko urriko iraultza Errusian. 1929ko kraka, depresio handia eta New Deala Estatu Batuetan. Faxismoaren ezaugarriak. Benito Mussoliniren faxismoa eta Adolf Hitlerren nazionalsozialismoa

-II. Mundu Gerra: alderdiak eta ondorio nagusiak

-Europa II. Mundu Gerraren ostean:

. Gerra Hotza: Gerra Hotzaren kontzeptua eta sistema bipolarra. Aliantza militarrak eta piztutako gatazka nagusiak

. Deskolonizazioa: fenomeno honen arrazoiak eta sortutako estatu berrietako batzuk aipatu

. Neokolonialismoa eta Hirugarren Mundua

-Gaur egungo mundua:

. Mundu kapitalista: demokratak eta errepublikarrak Estatu Batuetan. Europar Batasunaren ondoz ondoko zabaltzeak eta Europako politika sozio-ekonomikoa. Japon eta bere ekonomia kapitalista

. Komunismoa: SESB superpotentzia Stalinekin, Perestroika, Berlingo harresiaren erorketa eta EIE. Jugoslaviaren desintegrazioa. Txina, XXI. mendeko potentzia bat

. XX. eta XXI. mendeetako gizartea eta zientzia: Globalizazioa. Desberdintasuna munduan. Aurrerapen zientifiko-teknologikoa genetikan, medikuntzan eta bioteknologian

ARLO MATEMATIKOA

Iraupena: ordubete.

Kalifikazioa: 10etik.

Helburuak

Zientzia eta teknologiaren arloko arazoak konpontzea, horretarako prozedura arrazionalak eta dagokion esparruko logika aplikatuz

Curriculumeko oinarrizko erreferentziak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 25eko 61/2002 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2002ko apirilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):

-Matematika

Garapena

10 galderako ariketa proposatuko da

Ebaluazio irizpideak

-Ariketa guztietan neurketa unitateak zuzen erabili beharko dira

-Traiektoriak, azalerak edo bolumenak beste sinpleago batzuetan xehekatzeko gaitasuna

-Oinarrizko kontzeptuak eta hiztegia erabiltzea egoerak aztertzerakoan eta problema praktikoak ebazterakoan

-Estatistikako informazioak interpretatzea, irudikapen grafikoen egokitasuna eta parametroen adierazgarritasuna kontuan hartuta

Edukiak

1. Aritmetika eta aljebra

-Zenbaki arruntak. Lerro zuzenean nola irudikatu. Eragiketak zenbaki arruntekin. Numerazio sistema hamartarra

-Magnitudeak eta haien neurpidea. Sistema metriko hamartarra. Luzera, masa, edukiera, azalera eta bolumeneko unitateak. Magnitude bereko unitateak nola eraldatu. Edukieraren eta bolumenaren arteko erlazioa

-N-rekiko zatigarritasuna. Zenbaki arrunt bat faktore lehenetan nola deskonposatu eta bi zenbakiren zatitzaile komunetako handiena eta multiplo komunetako txikiena nola kalkulatu

-Zatiki baliokideak. Zatiki laburtezinak nola kalkulatu. Izendatzaile komunera nola erreduzitu

-Zenbaki osoen, zatikien eta zenbaki hamartarren bidezko eragiketa oinarrizkoak. Eragiketen hierarkia eta parentesiaren erabilera. Oinarri arrazionaleko eta berretzaileko potentziak

-Magnitude zuzenki proportzionalak eta alderantziz proportzionalak. Hiruko erregela sinple zuzenekoa eta alderantzizkoa.

-Portzentajeak: portzentajearen gehitze eta gutxitzeak nola kalkulatu. Problemen ebazpenean nola aplikatu

-Lehen graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak aljebra bidez nola ebatzi. Bi ezezaguneko bi ekuazio linealeko sistemak nola sailkatu

-Bigarren graduko ekuazioak aljebra bidez nola ebatzi

-Lehen eta bigarren graduko ekuazioak eta bi ezezaguneko bi ekuazio linealen sistemak nola erabili naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotura duten problemak ebazteko. Ebazpena kritikoki interpretatzea.

2. Estatistika eta probabilitatea

-Oinarrizko terminologia. Izaera estatistiko kualitatibo eta kuantitatiboa. Banaketa diskretuak

-Datu kontaketa. Maiztasun taulak, barra eta sektore diagramak nola osatu eta interpretatu.

-Banaketa diskretu baten batez besteko aritmetikoa, mediana eta moda datu gutxirekin nola kalkulatu eta interpretatu

-Estatistikak eguneroko bizitzan dituen aplikazioak

3. Geometria

-Planoaren geometriako oinarrizko elementuak. Lerro zuzenen arteko intzidentzia, paralelismo eta zutasun erlazioak

-Oinarriko irudi lauen azalera eta perimetroa nola kalkulatu. Nola kalkulatu azalerak irudi sinpletan deskonposatuz

-Zirkunferentziak eta zirkuluak. Zirkunferentziako angelu eta arkuen arteko erlazioak. Zuzenen eta zirkunferentzien arteko posizio erlatiboak

-Pitagoras-en teorema. Justifikazio geometrikoa. Triangelu angeluzuzen bateko aldeak sistematikoki nola kalkulatu

-Azalera eta bolumenak nola kalkulatu

-Talesen teorema eta haren aplikazioak: segmentu bat zati proportzionaletan nola zatitu.

-Triangelu antzekoak. Antzekotasun arrazoia eta azaleren arrazoia. Mapak eta planoak nola interpretatu: Eskalak.

-Angeluen neurketa: radiana. Edozein angeluren arrazoi trigonometrikoak. Arrazoi trigonometrikoen arteko harremanak. Triangelu angeluzuzenak ebaztea. Kalkulagailu zientifikoa nola erabili kalkulu trigonometrikoetan

4. Funtzioak eta grafikoak

-Plano kartesiarra. Koordenatuen ardatzak. Koordenatu kartesianoak nola erabili puntuak irudikatu eta identifikatzeko

-Koordenatu kartesiarrak. Balio-taulak eta grafika kartesiarrak. Enuntziatuetan edo balio-tauletan ematen diren erlazioak. -Balio-taulak nola osatu eta nola interpretatu. Balio-taula bat oinarri, grafika bat nola itxuratu

Naturako fenomenoekin, eguneroko bizitzarekin eta informazioaren munduarekin lotutako grafikak interpretatu eta irakurtzea

ARLO ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOA

Iraupena: ordubete.

Kalifikazioa: 10etik.

Helburuak

Teknologia

-Material tekniko arruntenen eta bere aplikazioen oinarrizko propietateak zein diren jakitea eta deskribatzea

-Marrazketa teknikak bereizi eta ulertzea, bai eta marraketa geometrikoak eta oinarrizko irudikapen sistemak, bista eta perspektibak erabiliz irudikatuta

-Behar bezala zehaztutako kasu batean makina sinpleak eta oinarrizko mugimendua eraldatu eta transmititzeko mekanismoak identifikatzea

-Zirkuitu elektrikoak ezagutu eta irudikatzea

-Egungo gizartean ordenagailuek duten erabilera eta garrantzia zein den jakitea eta baloratzea

Natur Zientziak

-Energia iturri desberdinek bizitzaren garapenerako duten garrantzia ulertzea, batik bat gizakia eta bere jarduerentzako

-Bizi garen ingurunea ezagutu eta baloratzea, inguruan ditugun paisaien eta ekosistemen garrantziari erreparatuz

-Izaki bizidun desberdinak ezagutu eta identifikatzea, bai eta euren funtzio eta organo garrantzitsuenak, bereziki gizakia

Curriculumeko oinarrizko erreferentziak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo hauek, martxoaren 25eko 61/2002 Foru Dekretuaren bidez arautu direnak (2002ko apirilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala):

-Natur Zientziak

-Teknologia

Garapena

Irakasgai bakoitzean 7 galdera proposatuko dira. Izangaiak 10 erantzun beharko ditu bakarrik

Ebaluazio irizpideak

Teknologia

-Produkzio prozesu batean, aparatu bat osatzen denean edo instalazio tekniko arrunt batean erabiltzen diren tresna eta teknikak deskribatzeko hitz egokiak erabiltzea

-Produktu batek izan dezakeen fabrikazio prozesua deskribatzea, eta horren produkzioaren eta erabileraren arrazoi ekonomikoak eta ingurumeneko ondorioak baloratzea

-Aplikazio praktiko jakin baterako materialak hautatzea, eta, berezko propietateekin batera, faktore teknikoak, ekonomikoak eta ingurumenekoak kontuan hartzea

-Oinarrizko forma geometrikoak parte hartzen duten formen konfigurazioari buruzko problemak ebaztea

-Ulertzeko errazak diren industria elementuen irudikapena aztertzea, bista eta perspektiba sistemak erabilita

-Baliabide grafiko eta idatzizko baliabide egokiak aplikatzea makina, zirkuitu edo sistema teknologiko jakin baten osaera eta funtzionamendua deskribatzeko

Erabilera ezaguneko produktu tekniko bat osatzen duten elementu funtzionalak identifikatzea, eta osotasunaren funtzionamenduan horietako bakoitzak betetzen duen eginkizuna adieraztea

-Zirkuitu elektriko bat interpretatzea, aplikazio bereizgarri baten plano edo eskematik abiatuta

-Informazio teknologiek egungo gizartean duten eraginetako batzuk aztertu eta baloratzea, gertatu diren aldaketetatik eta lanbidetan izan duten eraginetik abiatuta

-Ordenagailua osatzen duten ezaugarri fisikoak identifikatzea eta euren funtzioak bereiztea. Oinarrizko biltegiragailuak eta periferikoak (sarrerakoak eta irteerakoak) lotu eta erabiltzea

-Informatikako baliabideak erabiliz, idatzizko dokumentu inprimatuak egitea

-Testu-prozesadorea erabiltzea

Natur Zientziak

-Energiaren kontzeptu kualitatiboa erabiltzea gure ingurunean gertatzen diren aldaketetan energiak duen zeregina azaltzeko, eta energia iturri berriztagarriek eta berriztaezinek gizartean eta ingurumenean duten garrantzia eta eragina hautematea

-Beroa eta tenperatura bereiztea. Gorputz batek xurgatzen edo igortzen duen beroan eragina duten faktoreak ezagutu eta honen formulak aplikatzea. Beroaren ondorio desberdinen arteko desberdintasunak ezartzea. Beroaren hedapen mota desberdinen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea

-Paisaia desberdinak, euren aldaketak eta ingurunean duten eragina zein diren jakitea eta identifikatzea

-Zelularen funtsezko zatiak identifikatzea, eskemetatik edo irudikapen grafikoetatik abiatuta

-Gorputzaren organoak, sistemak eta aparatuak egiten dituzten funtzioekin erlazionatzea eta nutrizio, harreman eta ugalketa prozesuetan zenbait aldagaik sortzen dituzten ondorioak egiaztatzea

-Osasunean alderdi fisikoek, psikologikoek eta sozialek eragiten dutela onartzea eta gaixotasunei aurrea hartzeko nahiz bizi kalitatea hobetzeko bizimoduek eta zientzia biomedikoen ekarpen etengabeek garrantzia dutela kontuan hartzea

-Izaki bizidunen dibertsitatearen garrantzia aztertu eta baloratzea, bai eta ekosistema desberdinena

Edukiak

Teknologia

1. Erabilera teknikoko materialak:

-Zura. Jatorria eta ezaugarriak. Maizenik erabiltzen diren zurak: naturalak eta aldatutakoak. Zuraren eratorriak: papera eta kartoia. Zuren aplikazio arruntenak

-Metala. Material ferrikoak (burdina, galdaketa eta altzairua), eta ferrikoak ez diren beste materialak (kobrea, aluminioa). Propietate mekanikoak, elektrikoak, termikoak

2. Adierazpen eta komunikazio grafikoko teknikak:

-Marrazteko tresnak. Erregela, eskuaira, kartaboia eta konpasa erabiltzea

-Zirriborroa eta krokisa

-Trazadura geometriko oinarrizkoak

-Perspektiba

-Eskalak

3. Egiturak eta mekanismoak:

-Makina sinpleak

-Mugimenduak transmititu eta eraldatzeko mekanismoen deskripzioa eta funtzionamendua: poleak, engranajeak, piñoi-katea, piñoi eta kremailera

-Transmisio erlazioa. Aplikazioak

4. Elektrizitatea:

-Zirkuitu elektrikoa. Oinarrizko magnitude elektrikoak: erresistentzia, potentzial diferentzia, intentsitatea. Ohm-en legea

-Muntaia elektriko sinpleak: serieko zirkuitua, paralelokoa eta mistoak

5. Informazioaren teknologiak:

-Ordenagailua: osagaiak, funtzionamendua eta oinarrizko erabilera. Periferikoak: inprimagailua, monitorea, teklatua, sagua ...

-Testu prozesadoreak

-Informazioa nola bilatu Internet sarearen bidez. Nabigatzaileen erabilera. Posta elektronikoa

Natur Zientziak

1. Magnitudeak eta neurriak (luzera, azalera, masa, kapazitatea, dentsitatea...) Multiploak eta azpimultiploak. Problemen aplikazio eta ebazpena

2. Energia kontzeptua. Energia, materiaren aldaketen zergatia. Energiaren jatorri desberdinak. Energia aurreztea. Gizakiak erabiltzen dituen energia iturriak: berriztagarriak eta berriztaezinak. Energiaren kontserbazioaren printzipioa

3. Materia mineralaren antolaketa. Mineralaren eta harriaren arteko bereizketa. Mineral elkarketa prozesu nagusiak harri osaketarako (harri motak). Harrien erabilera (eraikuntza, erregai fosilak, mineral erabilgarriak...).

4. Beroa eta tenperatura. Beroa aldaketen eragile. Beroa eta tenperatura bereiztea. Beroaren trukaketak: oreka termikoa. Beroaren bestelako ondorioak

5. Paisaia. Aldaketak paisaian. Meteorizazioa. Lurraren eraketa. Erosioa. Higadura eragileak eta eragiten dituzten higadura mota nagusiak. Arriskuak eta arazoak

6. Izaki bizidunen aniztasuna. Izaki bizidunen osaera: materia organikoa eta inorganikoa. Biziaren jatorria. Zelula: Izaki bizidunen batasun funtzionala. Zelulen antolaketa. Euren sailkapenerako irizpide eta elementuak. Talde nagusiak. Dibertsitatearen mantentzearen garrantzia baloratzea

7. Gizakiak eta osasuna. Nutrizio, harreman eta ugalketa funtzioak: bakoitzaren helburuak, antolaketa aparatu eta organo desberdinetan. Aurrekoa grafikoki irudikatuta, gizakiari aplikatzea. Eritasun inmunologikoak. Bizimoduak osasunean dituen ondorioak: eritasunei aurrea hartzea

8. Biosfera. Ekosistemaren kontzeptua eta antolaketa (ekoizleak, kontsumitzaileak, kateak eta elikasareak). Ekosistemen egonkortasunaren mantentzearen garrantzia

ERDI MAILAN SARTZEKO PROBAREN AZKEN KALIFIKAZIOA

Probaren azken kalifikazioa emateko hiru arloen batez besteko aritmetikoa aterako da, bi hamartarrekin adierazita. Proba gainditzeko gutxienez 5 puntu atera beharko dira. Azken nota kalkulatzeko aintzat hartuko da aurreko deialdian, egiaztatutako arloan, lortutako kalifikazioa.

IX. ERANSKINA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren egitura eta garapena

Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak eta Gizarte Zientziak modalitateetako ikasgaien edukiak zehazten dira urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako prestakuntza ikastaroaren curriculumean.

http:///www.educacion.navarra.es/portal/.

ZATI KOMUNA

BERARIAZKO ZATIA

Helburuak

Oinarrizko ezagutzak ulertzeko, aztertzeko, sintesiak egiteko eta ebaluatzeko gaitasunak ebaluatu nahi dira, Batxilergoko irakasgai hauetako batzuena: Gaztelania, Matematika, Gizarte-zientziei Aplikatutako Matematika, Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa), Espainiako Historia eta Artearen Historia

Gizartearen eta ekonomiaren esparruko lanbide arloetako goi mailako heziketa zikloekin lotuta dauden berariazko gaitasunak ebaluatu nahi dira

Curriculumeko oinarrizko erreferentziak

. Batxilergoko curriculuma, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez arautu zena (2008ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa), jakintza arlo hauekin lotuta:

-Gaztelania I

-Matematika I

-Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I

-Atzerriko Hizkuntza I (ingelesa edo frantsesa)

-Espainiako Historia

-Artearen Historia

. 319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma onesten duena

. Batxilergoko curriculuma, maiatzaren 12ko 49/2008 Foru Dekretuaren bidez arautu zena (2008ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa), jakintza arlo hauekin lotuta:

Zientziak eta Ingeniaritza:

-Marrazketa Teknikoa I

-Fisika eta Kimika

-Teknologia Industriala I

Osasun Zientziak:

-Biologia

-Kimika eta Fisika

-Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

Gizarte Zientziak:

-Enpresaren Ekonomia

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

-Geografia

Arteak:

-Marrazketa Artistikoa I

-Bolumena I

-Marrazketa Teknikoa I

. 319/2009 Ebazpena, urriaren 23koa, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probetarako prestakuntza ikastaroaren curriculuma onesten duena

ZATI KOMUNA

BERARIAZKO ZATIA

Probaren garapena

Gaztelania

Proba honen abiaburua idatziz emanen den gai bati buruzko informazioa izanen da. Informazio horretatik abiatuta izangaiak ondokorako gaitasuna duela erakutsi beharko du:

-Aurkeztu den informazioa ulertzea eta testuari egokitzen zaion izenburua jartzea

-Informazioa era sinbolikotik beste espresio mota batera transferitzea eta hitzezko forma batetik beste batera.

-Osagarria eta funtsezkoa bereiztea; halaber, ondorioak eta gertakizunak bereizteko gai izatea, kausak eta ondorioak ere bai, xedetzat duten helburua eta bitartekoak, etab.

-Akats logikoak edo informaziozkoak antzematea

-Jaso den informazioa antolatzea eta horrekin material berriak prestatu edo osatzea, hala nola, editorial bat, eskutitza, txostena, narrazioa, etab.

-Testu idatzi bat edukiaren arabera epaitzea, bai eta okerreko oinarrietatik abiatuz eskuratu diren ondorio faltsuak atzematea ere

-Testuari lotuta dauden galderei erantzutea, gizartearen eta kulturaren arlokoak alegia

Espainiako Historia

Bi ariketa proposatuko dira, eta izangaiek horietako bat aukeratu beharko dute. Edukia:

. Espainiako historiari dagokion gai bati buruzko testua, urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako prestakuntza ikastaroaren curriculumaren arabera. Ebazpen horren bidez onetsi zen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroaren curriculuma

. Testuaren ideia nagusiak laburtzea

. Testuan ageri diren kontzeptu batzuen esanahia azaltzea, kontzeptu horiek historiarekin lotuta

-Gai horren inguruko galderak

. Gaiaren inguruko ezagutzari buruzko bizpahiru galderari erantzutea

Artearen Historia

Proposatutako ariketan, ebazpen honetan markatutako helburuekin eta ebaluazio irizpideekin lotutako galderak erantzun beharko dira

Matematika / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

. Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako curriculumean adierazitako ebaluazio helburuekin eta irizpideekin lotutako auziak ebatzi beharko dira. Ebazpen horren bidez onetsi zen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroaren curriculuma

Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa)

Proba honen abiaburua zailtasun ertaineko informazioa izanen da, ingelesez edo frantsesez; informazio hori idatziz emanen da. Proba honetan hautagaiak ondoko gaitasuna izan beharko du:

-Aurkeztu zaion informazioa ulertzea

-Jariotasun eta zuzentasun egoki samarrez aritzea idatziz

. Proba modalitateen ikasgai bakoitzerako ariketa bat proposatuko da: urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako curriculumean adierazitako ebaluazio helburuekin eta irizpideekin lotutako auziak ebatzi beharko dira. Ebazpen horren bidez onetsi zen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroaren curriculuma

Izangaiak eskabidean hautatutako irakasgaietatik bi ariketa eginen ditu

Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea

-Fisika eta Kimika

-Marrazketa Teknikoa

-Industriako Teknologia

Osasun Zientziak modalitatea

-Biologia

-Kimika eta Fisika

-Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

Gizarte Zientziak modalitatea

-Enpresaren Ekonomia

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

-Geografia

Arteak modalitatea

-Marrazketa Artistikoa

-Bolumena

-Marrazketa Teknikoa

Ebaluazio irizpideak

Gaztelania

-Izenburua edukiari eta testuaren izaera eta tonu orokorrari egokitzea; hortaz, idatziaren ideia nagusia bildu behar du eta haren izaerari egokitu

-Edukia eta horren egokitzapen teknikoa. Era objektiboan eta zehatzean islatu beharko da egileak adierazi duena eta ideia nagusiak bildu beharko ditu, eta ez osagarriak bakarrik

-Norbanakoak eginen duen argumentazioa kritikoa izanen da eta, beraz, egilearen iritziak matizatu eta baloratuko ditu eta horiekin ados edo kontra dagoen azalduko argudio sendoen bidez

-Testuak aztertu eta iruzkinak egiteko teknikak ezagutu eta aplikatzea

-Era ezberdineko eta formalizazio maila ezberdineko testuak idatziz laburtzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak eta komunikazio asmoa adieraztea, izan daitezkeen koherentzia ezak eta anbiguotasunak ikustea eta iritzi pertsonala ematea

Espainiako Historia

Historiari buruz ematen diren gai eta galderak ordenaz eta argi eta zehatz aztertu eta erantzutea

Gaztelania eta Espainiako Historiarentzako irizpide komunak

-Hizkuntza zuzena. Akats ortografiko eta sintaktiko asko izateagatik ariketaren puntuazio negatiboa izaten ahal da, edukia gorabehera

-Batxilergoko irakasgaietako oinarrizko ezagutzei buruzko galdesortari emanen zaizkion erantzunak zuzenak izatea, hau da, Historiakoak eta Hizkuntzakoak

Artearen Historia

-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, koherentzia, ordena eta erantzunen lanketa neurtuko dira

Atzerriko Hizkuntza (ingelesa edo frantsesa)

-Izangaiak bere hitzak erabil ditzala, testuko adierazpideak errepikatu gabe

-Zuzentasun gramatikala, bereziki oinarrizko egituren arlokoa

-Adierazteko autonomia, beraz, galderaren bat irekia izanen da izangaiak bere hitzekin gai bati buruzko bere iritziak emateko aukera izan dezan

Matematika / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, koherentzia, ordena eta erantzunen lanketa neurtuko dira

-Ariketak egiteko erakutsi diren oinarrizko trebetasunak baloratuko dira; halaber, argumentazioan frogatu den heldutasuna, ordena eta ideien garapena neurtuko da

-Kontuan hartuko da, bereziki, esparru ezberdinetako ezagutzak integratzeko gaitasuna, proposatu den ariketaren esparru zehatzaren eta probaren arloko lanbideen inguruan

Eguna eta iraupena

Ekainaren 3a

-Gaztelania: ordubete

-Espainiako Historia / Artearen Historia: ordubete

-Atzerriko hizkuntza: ordubete

-Matematika / Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika: ordubete

Ekainaren 1a

Berariazko zatiaren ariketak egiteko denbora ondoko hau izanen da:

-Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak eta Gizarte Zientziak modalitateak: 2 ordu eta 30 minutu

-Arteak modalitatea: 3 ordu eta 30 minutu

Kalifikazioa

Irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da eta zati komunaren azken nota izanen da modalitateetako bakoitzean egin beharreko ariketen batez besteko aritmetikoa.

Arteak modalitatea: batez besteko aritmetikoa izanen da ariketetan lortutako noten batuketa zati hiru

Prestakuntza ikastaroko ariketa guztiak gaindituak dituzten ikasleak: batez besteko aritmetikoa izanen da ariketetan lortutako noten batuketa zati bi

Zientziak eta Ingeniaritza, Osasun Zientziak eta Gizarte Zientziak modalitateetako zati komuneko ariketa guztiak egin behar dituzten izangaiak: batez besteko aritmetikoa izanen da ariketetan lortutako noten batuketa zati lau

Gutxienez 4 atera beharko da berariazko zatiarekin batez bestekoa egiteko

Ariketa bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da eta berariazko zatiaren azken nota izanen da egindako ariketetan lortutako noten batuketa zati bi

Gutxienez 4 atera beharko da zati komunarekin batez bestekoa egiteko

GOI MAILAN SARTZEKO PROBAREN AZKEN KALIFIKAZIOA

Azken nota bi zatietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da, baldin eta zati bakoitzean gutxienez 4 atera bada (salbuespenak ikusi), eta bi hamartarrekin adieraziko da.

Azken notarako aintzat hartuko da aurreko deialdietan, egiaztatutako zatian, lortutako kalifikazioa.

Hobaria duten izangaien kasuan, horren emaitza batuko zaio proban lortutako batez besteko aritmetikoari.

Gutxienez 5 atera beharko da "Gai" kalifikazioa lortzeko.

X. ERANSKINA

Arteak modalitateko goi mailako heziketa zikloetan
sartzeko probetako edukiak

http:///www.educacion.navarra.es/portal/

ZATI KOMUNA

Gaztelania eta Atzerriko Hizkuntza

. Urriaren 23ko 319/2009 Ebazpenaren bidez onetsitako prestakuntza ikastaroaren curriculumean zehazten dira. Ebazpen horren bidez goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroaren curriculuma onetsi zen

Artearen Historia

1. Artearen Historiara eta hizkuntza artistikoetara hurbiltzea

2. Artearen hasiera

3. Arte klasikoa: Grezia

4. Arte klasikoa: Erroma

5. Arte paleokristaua eta bizantziarra

6. Arte prerromanikoa

7. Arte islamiarra

8. Arte erromanikoa Mendebaldearen lehen definizio gisa

9. Arte gotikoa, hiri kulturaren adierazle

10. Errenazimentuko artea

11. Errenazimentuaren zabalkundea. Errenazimentua Espainian

12. Arte barrokoa

13. Arte europarrak XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran

14. Arkitektura modernorantz: hirigintza eta arkitektura XIX. mendearen bigarren erdialdean

15. Modernitateranzko bidea: arte figuratiboak XIX. mendearen bigarren erdialdean

16. Abangoardia historikoak: arte plastikoak XX. mendeko lehenengo erdialdean

17. XX. mendeko arkitektura eta hirigintza.

18. Abstrakziotik azken joeretara: arte plastikoak XX. mendeko bigarren erdialdean

19. Artea eta masen ikusizko kultura

BERARIAZKO ZATIA

Marrazketa Artistikoa I

1. Forma

2. Forma atxikiak. Konposizioa

3. Argi-iluna

4. Kolorea

Bolumena

1. Bolumenaren sorrera, bi dimentsioko egitura batetik abiaturik

2. Bolumen exentua. Hiru dimentsioko formaren arrazionalizaziora hurbiltzea

3. Hiru dimentsioko formaren adierazpen eta sormenezko balorazioa

4. Hiru dimentsioko elementuak diseinatu eta proiektatzeko printzipioak

Marrazketa Teknikoa

1. Artea eta marrazketa teknikoa

2. Marraketa geometrikoak

3. Irudikapen sistemak

4. Normalizazioa eta krokisak

XI. ERANSKINA

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba
gainditu izanaren ziurtagiria

Javier Navallas Rebolé jaunak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN du:

.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AIZ duenak, 2010eko maiatzaren 20an egindako erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ........................-ren ............-(e)ko ...../2009 Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako erdi mailako edozein heziketa ziklotan sartzen ahal da eta, Gaitasun artistikoaren proba gaindituta, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetarako erdi mailako edozein heziketa ziklotan.

Iruñean, 2010eko ekainaren ....(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

XII. ERANSKINA

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria

Javier Navallas Rebolé jaunak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN du:

.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AIZ duenak, 2010eko ekainaren 1ean eta 3an egindako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ........................-ren ............-(e)ko ...../2009 Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio horri esker, ikasleak onartzeko arauei jarraikiz, ondoren aipatzen diren lanbide arloetako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzen ahal da:

Iruñean, 2010eko ekainaren ......(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba
gainditu izanaren ziurtagiria
Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariak

Javier Navallas Rebolé jaunak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN du:

.................................. jaunak/andreak, .................. NANa/AIZ duenak, 2010eko ekainaren 1ean eta 3an egindako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren epaimahaiaren ebaluazio aktaren arabera, GAI dela frogatu duela, azkeneko kalifikazioa .................. puntukoa izan baitu. Proba hori ........................-ren ............-(e)ko ...../200 Ebazpenaren bidez arautu zen.

Kalifikazio horri esker, Gorputz eta kirol-ekintzen lanbide arloko goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izanen da.

Iruñean, 2010eko ekainaren ....(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

XIII. ERANSKINA

Heziketa zikloetan sartzeko probaren egiaztatze partziala

Javier Navallas Rebolé jaunak, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak,

ZIURTATZEN du:

.................................. jaunak/andreak, .................. NANa duenak, 2010eko ...............aren ..................(e)an egindako heziketa zikloetan sartzeko probaren ebaluazio aktaren arabera, .................atala-arloa gainditu duela, ................. kalifikazioarekin., heziketa ziklo hauetan sartzeko proban:

? erdi mailakoan.

? goi mailakoan, honako modalitatean:

..........................modalitatean, ..............aren ................ko ....../2009 Ebazpenaren bidez arautua.

Iruñean, 2010eko .........aren ...........(e)an.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: F0928100