4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, Tafallako Udaleko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapena

Udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia 2009ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tafallako Udaleko alkate udalburuak Alkatetzaren 2009ko azaroaren 23ko ebazpenaren bitartez, eta deialdi horretako 9. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, eranskinean aipatzen diren lagunak izendatu ditu Tafallako Udaleko udaltzain izateko, horiek izan baitira puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiak, hoir guztia oposizioko probak kalifikatu dituen epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz.

Tafallan, 2009ko azaroaren 24an.-Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

ERANSKINA

Eduardo Calonge Flamarique

Eneko Aransay Ros

Daniel Heredia Amaya

Iragarkiaren kodea: L0927738