4. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetza bertze baten esku uztea

Berriozarko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, honako ebazpen hau eman du (2009ko abenduaren 4koa):

"Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak Patxi Unzue Ozkoidi bigarren alkateordearen esku uztea, abenduaren 5etik 8ra bitarte, Berriozarko udalerritik kanpo egonen naizelako".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, 2009ko abenduaren 2an.-Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0927736