26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, 65 urtetik gorako pertsonak zine
saioetara joan daitezen (2010. urtea)

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2010eko otsailaren 9an emandako ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia onetsi da, 2010. urtean 65 urtetik gorako pertsonak banaketa-etxeek antolatutako zine-saio arruntetara joan daitezen, betiere jarraian zehazten diren baldintza orokorrekin bat.

Diru-laguntzaren xedea: aipatutakoa.

Esleitzeko era: deialdi publikoa, banakako ebaluazio-araubidean.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 8.400 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko auzo-unitateetan.

Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu: auzo-unitateetan, eskatutako agiriekin batera, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina, 2010eko abenduaren 31ra bitarte.

Eskaerak aurkeztu ahala bideratu eta ebatziko dira, betiere xede horretarako aurrekontu-krediturik izan bitartean.

Iruñean, 2010eko otsailaren 10ean.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1002964