26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana Manuel de Falla kaleko 3. eta 5.ean
igogailua jartzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2010eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-FEB-10 (4/CU).

"Manuel de Falla kaleko 3. eta 5.ean igogailua jartzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2009-10-20), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Manuel de Falla kaleko 3. eta 5.ean igogailua jartzeko xehetasun azterlana, Francisco Monente Zabalza jaunak aurkeztua jabeen elkartearen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2010eko otsailaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1002349