26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduketa unitate batzuen behin betiko
likidazio kontuaren preskripzioa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urtarrilaren 19an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 19-ene-10 (3/UV).

«Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, 2009ko abenduaren 17ko txosten ekonomikoa eta 2009ko abenduaren 18ko txosten juridikoa, ondokoa erabaki da:

1. Hasiera batean onestea ondoan zehazten diren jarduketa unitateen preskripzioaren deklarazioa:

  • U.I.III (Arrotxapea) - P-1A, P-1B, P-2A, P-2B, P-4A, P-4B, P-5A, P-5B, P-6B, P-6C, P-6E, P-7, P-8, P-9C, P-9D, P-10, D-1, D-2, D-4, D-5, D-7, S-2, S-16, S-18B, A-1 eta A-4 poligonoak.
  • U.I.VI (Sanduzelai) - A, B-1, C, U.O.-1A, U.O.-2 eta E poligonoak.
  • U.I. V (Txantrea) - UO-1 eta UO-3 poligonoak.
  • P7-UD4.
  • Etxabakoitz.
  • Landaben.
  • U.I. XII (Mendebaldea) - B eta C poligonoak.

kasuan kasuko birzatiketak burutzean azken diru-sarrerak eta gastuak egin zirenez geroztik lau urte baino gehiago iragan baitira.

2. Interesdunei entzunaldia ematea 20 eguneko epean beren eskubideen arabera komeni zaiena alegatu ahal dezaten.»

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 29an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1002013