26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa 2009ko aurrekontuetan. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2009ko azaroaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzaren espedientea, igerilekuak eraberritzeko gastuak egiteko (452,62207 kontu-saila).

Hasierako onespenaren iragarkia 2010eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Oteitzan, 2010eko otsailaren 9an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1002363