26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

18/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko, 2009-2010 ikasturteko laguntzetarako deialdia behin betiko ebazten duena.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak, irailaren 23ko 547/2009 Ebazpenaren bitartez, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan testu-liburuak erosteko 2009-2010 ikasturteko laguntza deialdia onetsi zuen (2009ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 9an), Hezkuntza Ministerioarekin batean finantzaturik.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 812/2009 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hori (2009ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 23koa). Laguntzak eman edo ukatzen zituzten eranskinak jendaurrean egon dira aipatu ebazpenean adierazitako iragarki oholetan, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak beharrezko kudeaketak egin ditu, emandako laguntzak ordain daitezela agintzeko.

Deialdiaren 7.2 arauan ezarritako tramiteak eta epeak buruturik, aipatu deialdiaren 7.3 eta 7.4 arauak betez, eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak 22.1 d) artikuluan esleitzen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2009-2010 ikasturtean testu-liburuak erosteko, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 812/2009 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz eman eta ukatu ziren laguntzak behin betikotzat hartzea, salbu eta ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako laguntzei dagokienez sartu diren salbuespenak, horiek aldatu egiten baitituzte aipatutako behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.

Horrenbestez, deialdian eskatutako baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten eskaerei erantzun zaie.

2. Beren eskubideei kalte egin zaiela uste dutenek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasi eta hilabeteko epean.

3. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua baimentzea beharrezko urratsak egin ditzan emandako eta ukatutako laguntzak jakinarazteko eskaera egin duten ikasleei eta tartean diren ikastetxeei, bidezko ikuskapen administratiboak egiteko, eta ordaintzeko aginduak emateko Ekonomia eta Ogasun Departamentuan laguntzen onuradun diren ikasleak matrikulatuta dituzten ikastetxeen alde.

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2009. urteko gastuen aurrekontuko 410002-41150-4800-322D00 kontu-sailaren kargura (Gerakinen dok.: 4000143404); 157.000,00 euro gehienez ere.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta eranskinak jendaurrean jartzea, honako toki hauetan:

-Nafarroako Gobernuaren Argibide Bulegoan, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an.

-Hezkuntzako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan, Iruñeko Santo Domingo kalean, zk.g.

-Ikastetxeetako iragarki oholetan ikasleen zerrendak jarriko dira ikusgai, laguntzak eman edo ukatzeko behin betiko proposamenekin batera.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.

Iruñean, 2010eko urtarrilaren 29an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Esparza Sánchez.

Iragarkiaren kodea: F1002057