26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2009ko aurrekontuko aldaketen espedientea
Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2009ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko aurrekontuko aldaketen hiru espediente.

Erabaki hori 2009ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da. (2010eko otsailaren 3ko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena).

1.-Kreditu gehikuntza hiru kontu-sailen gainean, gastuetako 6. kapituluan ("Inbertsio errealak"). Zenbatekoak 41.677,70 euro, 7.015,68 euro eta 9.112,41 eurokoak izanen dira hurrenez hurren, eta diru-sarreretako 7. kapituluko ("Kapital transferentziak") kontu-sail baten bitartez finantzatuko dira, guztira 57.805,79 eurokoa baita.

2.-Kreditu transferentzia, 2.763,91 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batetik, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") bi kontu-sailetara, bata 743,99 eurokoa eta bestea 2.019,92 eurokoa, hurrenez hurren.

3.-Kreditu transferentzia, 2.467,65 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batetik, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") beste kontu-sail batera.

Noain Elortzibarren, 2010eko otsailaren 4an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1002038