26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketak aurrekontuan (2009ko aurrekontu bateratua).
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2009ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean (1 eta 2. espedienteak) eta 158.ean, abenduaren 25ean (3 eta 4. espedienteak). Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/209 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aurrekontu bateratua argitara ematen da, hasiera batean onetsitakoari (2009ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 5ean) egindako aldaketak barne, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hona hemen aurrekontu bateratuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 194.192,00 euro.

II. kapitulua.-Zeharkako zergak: 55.000,00 euro (+10.000,00).

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 79.750,00 euro (+10.000,00).

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 250.707,31 euro.

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 287.229,47 euro (+22.136,32.).

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak bertzerentzea: 3.000,00 euro.

VII. kapitulua.-Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 237.405,20 euro (+237.404,20).

VIII. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 54.773,66 euro (+54.773,66).

IX. kapitulua-Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.162.057,64 euro (+334.314,18).

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileria gastuak: 280.965,50 euro (+20.000,00).

II. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 307.394,60 euro (-8.455,40).

III. kapitulua.-Finantza-gastuak: 92.455,67 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 46.975,00 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 325.269,58 euro (+322.769,58).

VII. kapitulua.-Kapital transferentziak: 21.302.75 euro.

IX. kapitulua-Finantza-pasiboak: 87.694,54 euro.

Gastuak, guztira: 1.162.057,64 euro (+334.314,18).

Murillo el Fruton, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1002214