26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2010. urteko plantilla organikoko aldaketa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluari loturik, xedatutakoari jarraituz, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, behin betiko onesten da 2010eko ekitaldiko plantilla organikoan egin den aldaketa, eta argitara ematen. Hasierako onespenaren erabakia 2010eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 15ean.

Martzillan, 2010eko otsailaren 4an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

2010eko ekitaldiko plantilla organikoaren aldaketa.

Zerbitzu anitzetako bi lanpostu sortu dira.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu kopurua: 2. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Lanaldia: osoa. Maila: D. Sarbidea: igoera txanda murriztua.

Iragarkiaren kodea: L1002014