26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

Udaleko kideen ordainsariak eta bilkura-sariak

Longidako Udalak, 2010eko urtarrilaren 14an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Longidako Udalak, 2007ko irailaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen Udalbatzako kideek karguen ordain jaso beharreko konpentsazioen araubidea. Hura ikusirik, aho batez erabaki da:

1. Erabaki horren 2. atala aldatzea eta honela gelditzea idatzirik:

2. Zinegotziendako 162 euroko ordaina ezartzea Udalaren bilkura arrunt nahiz berezietara egiazki joateagatik (2009an, 180 euro). Araubide horren ondorioz, Udalbatzako kideei, gehienez ere, 6.480 euro ordainduko zaizkie urtean (2009an).

2. Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Longidan, 2010eko otsailaren 8an.-Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L1002291