26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Arau Subsidiarioetako U.E.-5, U.E.-6 eta U.E.-7 unitateak
(El Medianil pasealekuaren parean).
Antolamendu xehakatuko aldaketa puntuala

Udalak, 2010eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, erabateko gehiengoaren erregelamenduzko quoruma zuela eta dagokion aktaren onespenetik ondorioztatzen dena gorabehera:

Izen hau duen agiria: "Aldaketa Lodosako Arau Subsidiarioetan. Agiriaren hasierako onespena. Aldatua, jendaurrean egon ondoan", Jesús María Gil-Alias Madorrán arkitektoarena, 2009ko abendukoa, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (Nafarroako ordezkaritza) 2010eko urtarrilaren 21ean ikus onetsia, Gerardo Gorricho Baigorrik sustaturik. Xedea du eraikuntzaren tipologiari eta kudeaketari dagozkion hainbat alderdi aldatzea, Lodosako Arau Subsidiarioetako U.E.-6 eta U.E.-7 exekuzio unitateei dagokienez. Hartara, exekuzio unitate horiek zatikatuko dira bata zein bertzea aparte exekutatzeko eta zenbait exekuzio unitatetan (U.E.-5, U.E.-6 eta U.E.-7, El Medianil pasealekuaren parean) azpiegitura komunak ezartzeko maneran, modu proportzionalean ordaindu beharrez. Beraz, agiri horrek funtsean aldatzen du xede berarekin hasiera batean onetsi zena 2009ko urriaren 1eko osoko bilkuran erabakita. Horren ondorioz, xedatu da berriz ere jendaurrean egotea hilabetez, behin betiko onespena eman aitzin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1 b) artikuluarekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L1002162