26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun azterlana U.C.-2an
(1. poligonoa, 1125. lurzatia). Behin betiko onespena

Udalerri honetako Udalak, 2010eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen legezko gehiengo osoa zuela:

Osoko bilkuran hartutako erabakia:

1. Behin betiko onestea izen hau duen agiria: "Xehetasun azterlana, lerrokaduren definizioa, 1. poligonoko 1.125. lurzatian, Vista Alegre karrika, 19-A beheitia, Lodosa, Nafarroa". 2009ko urriaren 1ekoa da, Logroñoko Daniel Ascorbe Martínez eta Gracia Iñigo Mendoza arkitektoek prestatua, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Nafarroako Ordezkaritzak 2009ko urriaren 21ean ikus-onetsia eta José Antonio Barquín Ruizek sustatua. Xedea du Lodosako Vista Alegre karrikako 19-Ako beheitian duen lurzatiari dagozkion lerrokadurak definitzea. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan 74.ari buruz ezarritakoari jarraikiz.

2. Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta beraren kontra errekurtso hauetakoren bat aurkeztu ahalko da, hautara:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzekoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.-Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L1002161