26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Arau Subsidiarioak. Eraikuntzari buruzko ordenantza
orokorraren 9. artikulua. Hirigintzako antolamendu
xehekatuko determinazioen aldaketa

Udalak, 2010eko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, erabateko gehiengoaren erregelamenduzko quoruma zuela hartu zuen ondoko erabakia: "Hasiera batean onestea 'Aldaketa puntuala Lodosako (Nafarroa) Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetan, eraikuntzari buruzko ordenantzaren 9. artikuluan" izeneko dokumentua, Carmelo Loperena Eslava eta Luis Turiel Díaz arkitektoek 2010eko urtarrilean izenpetua eta Lodosako Udalak sustatua. Xedea da aldatzea eraikuntzaren barreneko patioen gutxieneko neurriak, Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 9. artikuluan ('Patioak') zehaztuak, Udal Planeamenduko determinazio hori indarrean dagoen foru eta nazio legedira egoki dadin, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan 74.ari dagokionez ezarritakoarekin bat eta aurkeztutako agiri teknikoari eta bere oinarriei jarraikiz." Jarraian Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 9. artikulu berria agertzen da osorik idatzia.

Orobat, proposamena hain orokorra izanik, xedatu da ez dela beharrezkoa banan-banan jakinaraztea zuzenean ukitutakoei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L1002160