26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2010eko lan egutegia

Uharteko Udalak, 2010eko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze. Hona haren xedapen zatia:

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.

Ikusirik 838/2009 Ebazpena, ekainaren 5ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2010eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Aho batez erabaki da:

1. Asteguneko jaiegunen 2010eko egutegia onestea Uharteko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, kontseiluak onesten baitu horientzako egutegia). Hona, zehazturik:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 1a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 2a: Ortziral Saindua.

Apirilaren 5a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Irailaren 20a, 21a eta 22a: Herriko bestak.

Urriaren 12a: Jaiegun Nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelaria.

2. Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera, lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, otsailean izan ezik, 7 ordu eta 22 minutu iraunen baitu.

b) Uztailaren 7an, abenduaren 24an eta abenduaren 31n, ordubete lehenago bukatuko da lanaldia, hau da, 14:00etan.

Albienteen zerbitzuak, arratsaldeko txandan lan eginez gero, abenduaren 24an eta abenduaren 31n 21:00etan bukatuko du lanaldia.

Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, hiru egun horietan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen ordu hori konpentsatzeko.

Uharten, 2010eko otsailaren 9an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1002342