26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Udal ordenantza, Gesalazko udal mugapeko herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2010eko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gesalazko udal mugapeko herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Muetzen, 2010eko otsailaren 5ean.-Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1002362