26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Egiturazko aldaketa udal planean. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2009ko urriaren 27an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen egiturazko aldaketa Gardeko Udal Planean, Juan Cruz Lasheras Guilzu arkitektoak María Victoria Mancho Ochoak eskaturik 1. poligonoko 23. lurzatiari dagokionez (Gardeko Iriburia auzoko 33a) prestaturiko proiektuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79.3 artikuluei jarraikiz, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Garden, 2009ko urriaren 27an.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

Iragarkiaren kodea: L1002163