26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa puntuala Udal Planeko determinazio xehakatuetan,
SOR-1 unitateari dagokionez. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2009ko abenduaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa puntuala Ezkabarteko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, Soraurengo SOR-1 unitateari dagokionez, Ezkabarteko Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen dira behin betiko onespena eta haren hirigintza arauak.

Aldaketaren deskribapena eta hirigintza arauak

Indarra duten hirigintza determinazioak

P.03 planoan adierazi bezala, indarra duen planeamenduak SOR-1 unitatearen antolamendua du, hurrengo irizpideak betetzen dituena:

Berdegune txikia kokatu da Kontzejuaren eraikinaren ondoan, baita beste eremu txiki bat ere SOR-2 unitatearen mugaren ondoan, unitatearen bideen eta San Andres kalearen arteko elkargunearen hegoaldean.

Bideek "L" antzeko bat egiten dute: lotuneak bat egiten du Mañueta kalearekin, hain zuzen ere 7. lurzatian dagoen eraikinaren zati bat eraitsi eta ekialdetik mendebalderuntz bide berria eginez. Bide hori, halaber, San Andrés kalearekin lotua dago, Kontzejuaren eraikinaren hegoaldetik, eta iparralderuntz jarraitzen du San Andres kalearen lotunearekin elkartu eta aurrera, Epelea erreka zeharkatu eta Zunzarrengo lurzatiaren itxiturarekiko paraleloan, hiri lurzoruak 630. lurzatiarekin duen mugaraino.

Bi aparkaleku multzo sortu dira: bata Kontzejuaren eraikinaren hegoaldean dagoen ekialde-mendebaldeko bidearen iparraldeko espaloian kokatu da, ilarako 2 edo 3 aparkaleku dituzten lau bandaren bidez; bestea, aldiz, unitatearen erdian kokatu beharreko berdegunearen iparraldean dago, bateriako 9 aparkaleku dituen lerroaren bidez.

SOR-1 unitatea Soraurengo herriguneko 2. eremuaren barnean dago, eta haren hirigintza fitxa partikularrak determinazio hauek ezarri ditu:

1.-Determinazio orokorrak.

1.1. Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzoru antolatua.

1.2. Erabilera orokorra: bizitegitarakoa.

1.6. Erabileren egokitasuna:

1.6.1. Erabilera aurreikusia: bizitegitarakoa.

1.6.2. Nahitaezko erabilera: garajea, plaza bat etxebizitzako, gutxienez 20 m² erabilgarri dituena.

1.6.3. Erabilera onartuak: merkataritzako jarduerak eta bulegoak, bizitegitarako azalera gainditu gabe: eskulangintzako industriak.

1.6.4. Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

1.7. Eraikuntza tipologia: familia bakarreko etxebizitza bakartua eta binakakoa.

2.-Determinazio formalak.

2.1. Garaierari buruzko baldintzak:

2.1.1. Solairu kopurua: gehienez BS+1+Atikoaeta gutxienez BS+1. Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 10. eta 41. artikuluak.

2.1.2. Eraikinaren gehieneko garaiera: 8 m teilatu-hegaleraino, 10,5 m gailurreraino. Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 40. artikulua.

2.1.3. Beheko solairuaren eta goiko solairuen gutxieneko garaiera librea: 2,6 m eta 2,4 m, hurrenez hurren.

2.1.5. Atikoaren garaiera: BS+1+A denean 1,5 m. Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 44. artikulua.

2.2. Lurzatiaren baldintzak:

2.2.1. Gutxieneko lurzati eraikigarria: 500 m².

2.2.2. Banantzeko gutxieneko lurzatia: 1.000 m².

2.2.3. Lurzatiaren gutxieneko frontea: 15 m bakartuetarako eta 12 m binakakoetarako.

2.2.4. Eraikinaren okupazioa: 100 m² gutxienez eta 225 m² gehienez.

2.3. Eraikuntzak bete beharreko baldintzak:

2.3.1. Sakonera eraikigarria beheko solairuan: 15 m.

2.3.2. Sakonera eraikigarria goiko solairuetan: 15 m.

3.-Eraikuntzari buruzko ordenantza partikularra:

3.1. Babes osoa duten eraikinak: ordenantzen IV. kapituluaren II. atala.

3.2. Ingurumen babesa duten eraikinak: ordenantzen IV. kapituluaren III. atala.

3.3. Gainerako eraikinak: ordenantzen IV. kapituluaren IV. atala.

3.4. Antolamenduz kanpoko eraikinak:

-7. lurzatia: biltegia.

-38. lurzatia: estalpea.

-50. lurzatia: estalpea.

-58. lurzatia: estalpea.

-69. lurzatia: etxolak.

-86. lurzatia: estalpea.

-88. lurzatia: estalpea.

4.-Kudeaketari dagozkion determinazioak:

4.1. Jarduketa sistema:

4.1.1. Banakako lurzatiak: zuzeneko jarduketa.

4.1.2. Exekuzio unitateak: konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

SOR-1 unitatea: Lankidetza (2007ko irailaren 7an behin betiko onetsiriko aldaketa xehakatua).

4.2. Planeamenduari buruzko baldintzak:

4.2.1. Aldaketak: hirigintza araudiaren 24. artikulua.

4.2.2. Urbanizazioa: hirigintza araudiaren 25. artikulua.

4.2.3. Ultzama ibaia: xehetasun azterlana tramitatu behar da SOR-10, SOR-12, SOR-13 eta SOR-14 unitateetarako. Bertan 100 urtez behingo uholdeetan urak hartzen dituen eremuak justifikatuko dira eta, behar izanez gero, egiturazko babes neurriak zehaztuko dira, hustubide azkarra errespetatuz.

4.3. Aprobetxamendua:

4.3.1. Eraikigarritasun garbia: 0,5 m² eraiki/m² lurzati garbian.

4.3.2. Eskuratzen ahal den aprobetxamendua: %90.

4.3.3. Etxebizitzen gutxi gorabeherako kopurua:

-SOR-1: 12.

-SOR-2: 5.

-SOR-7: 2.

-SOR-8: 2.

-SOR-9: 1.

-SOR-10: 10.

-SOR-11: 6.

-SOR-12: 1.

-SOR-13: 1.

-SOE-14: 1.

-SOR-15: 1.

-SOR-18: 1.

Bestalde, hirigintza fitxan aipatzen den Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 24. artikuluak, lurzoruaren araubidea aldatzeko baldintzak arautzen baititu, honela dio:

Exekuzio unitateetan beren determinazioak betearazten utziko da, garatzeko planeamendua aldez aurretik tramitatu behar izan gabe.

Xehetasun azterlanak prestatuko dira, baldin eta nahi bada:

1.-Egungo nahiz aurreikusitako eraikinen bolumenen baldintzak aldatu.

2.-Eraiki gabeko lurzorua okupatu, egungo eraikinak handitzeko edo eraikinak berritik egiteko ekimenetan, eremu bakoitzeko araudi partikularrak ezarritako egokitasun araubidearekin bateragarri badira.

3.-Lerrokadurak eta sestrak aurreikusi, aldatu edo birmoldatu.

4.-Egungo edo aurreikusitako eraikinen erabilera xehakatuak aldatu, erabileren egokitasun taularekin bat aldatu behar hori arrazoiturik badago.

5.-Unitate baten etxebizitza kopurua gutxi gorabeherako kopuru bateraino handitu, ondoko bi baldintza hauek betetzen direnean: %20 baino gutxiago izatea eta 2 etxebizitza baino gutxiago izatea.

Xehetasun azterlanek ezin izanen dute beren eremu barnean dauden lurrei dagokien aprobetxamendua handitu.

Ezin izanen dute inoiz ere kalterik egin, ezta inguruko finken baldintzak bertzelakotu ere.

Aldaketa puntuala prestatuko da baldin eta nahi bada:

1.-Eremu bakoitzean onartzen den gehieneko aprobetxamendua handitu.

2.-Ezarritako erabilera orokorra aldatu.

3.-Unitate baten etxebizitza kopurua gutxi gorabeherako kopuru bateraino handitu, ondoko bi baldintza hauek betetzen direnean: %20 baino handiago izatea eta 2 etxebizitza baino gehiago izatea.

Proposatutako antolamendua

Aurreko idatz-zatietan adierazi bezala, hasierako zenbait baldintzatatik aurrera indarra duen antolamendua aldatu nahi da. Hona hemen baldintza horietako batzuk:

-Ezkabarteko Udalak eta SOR-1 unitateak ukituriko jabeek unitatearen etxebizitzen gutxi gorabeherako kopurua handitzeko asmoa adierazi dute, etxebizitzen merkatuaren gaur egungo egoerari egokiago erantzuteko eta ibarreko biztanleentzat etxebizitza babestuak eraikitzeko udal lurzoruaren poltsa sortzen laguntzeko asmoz.

-Gaur egungo 237. lurzatiaren jabeek eskatu dute lurzati eraikigarria sortzeko, planeamenduak berdegunerako proposatu duen tokian, hain zuzen ere unitatearen barneko bideen eta San Andres kalearen elkargunean. Horregatik, espazio libre hori beste leku batera eramateko eskatu dute.

-Ezkabarteko Udalak erraztasunak emanen ditu etxebizitza babestuak bloketan eraikitzeko, kontuan hartuta oso zaila dela etxebizitza babestuak eraikitzea eraikuntza kostu handia dakarten tipologietan (adibidez, familia bakarreko etxebizitzak).

-Unitatearen iparraldean dauden hiru lurzatietarako planak proposatu duen sarbidea. Planean proposatu den bidea estua da eta ez du lekurik uzten maniobrak egiteko edo biratzeko; horrez gain, mendebaldetik muga egiten du orain dela gutxi birsailkatu den eremu batekin, Zunzarrengo instalazioen zati berriak jada okupatua baitu.

Aipatutako baldintzak ikusita, P-05 planoan adierazi den antolamendua proposatu da.

Unitatearen barneko bideen diseinua neurri batean aldatu da, aurretik aipatu diren eta lehendik dauden elementuetara egokitzeko asmoz.

Unitatearen iparraldean dagoen bideak, eremu horretan kokaturiko hiru lurzatien sarbidea baita, maniobrak egiteko eta biratzeko lekua izanen du, bideari bukaera emanez iparraldean. Horrela, ibilgailuek biratzeko tokia izanen dute eta etorkizunean herrigunea iparralderantz handitzeko aukera egonen da.

Antolamenduaren iparraldeko mugan, 5 metroko zabalera duen erreserbako zerrenda berdea proposatu da, hala denean, lurzati mugakideak garatuz osatzen ahalko dena.

Unitatearen erdi-erdian espazio misto berria sortu da, oinezkoentzako eremu zabala eta zirkulazio lerroa dituena, barne hartzen duena unitatearen bide nagusiaren eta San Andres kalearen arteko elkargunea. Espazio horrek zoladura jarraitua izanen du, galtzada-harriek eta harrizko zerrendek osatutakoa: bistara, garrantzi handiko espazioa izanen da eta, funtzioaren aldetik, unitate osoa eta jada garatu den SOR-2 unitatea lotuko ditu.

Proposaturiko zoladuraren ezaugarriei esker, lurraren konfigurazioaren eta lehendik dauden tokiko elementuen ondoriozko desnibelak berdinduko dira neurri handi batean.

Bideetako galtzada-harrizko zoladurak aldaketa ekarriko du zoruan, gidariak erraz antzemanen duena. Horrela, beste eremu batera sartzen ari dela jakinen du, senez abiadura motelduko du eta trafikoaren erritmoa oinezkoentzako alboko eremura egokituko.

Oinezkoentzako eremuari dagokionez, zuhaitzak eta bankuak izanen ditu, eta arkitektura elementuekin behar bezala mugatuko da, gidariak eta oinezkoak erraz antzemateko. Horrela, biek argi eta garbi jakinen dute non dauden eta zein diren espazio bakoitzaren mugak.

Gainerako bideak sestra bakarrean garatuko dira, espaloiak eta galtzadak berdinduta; horrela, saihestuko dira espaloi goratuak eta zintarriak. Hori dela eta, bideak hobeki ikusiko dira eta erosoagoa izanen da oinezkoentzat handik ibiltzea.

Bideetako urak husteko maldak zuzenduko dira bideen erdira, ubide batera, hain zuzen ere horren bitartez urak lur gainetik eramanen dira burdinurtuzko saretak dituzten estolda zuloetaraino.

Galtzada nagusiaren bi aldeetan, 6 metroko zabalera baitu, arrasean diren espaloiak jarriko dira, 2 m-ko zabalerakoak. Betiere, espaloi horietako batek (mendebaldeko espaloia bide nagusian eta iparraldeko espaloia, berriz, ekialde-mendebaldeko bidean) zuhaitz itzaltsuen txorkoak eta ilarako aparkalekuak izanen ditu; aparkaleku horiek mugatuko dituzte bai txorkoek, bai galtzada eta espaloietako zoladuren zintarriek.

Guztira 27 aparkaleku sortzea proiektatu da, eta kopuru hori planeamenduak hasieran aurreikusitakoa baino askoz handiagoa da. Plaza horien kokapenak bizitegitarako lurzatien fronteak libre utzi nahi ditu, ibilgailuak edo oinezkoak horietara erraz sartzeko inolako oztoporik egon ez dadin.

Bizitegitarako lurzatietan eraiki beharreko eraikinak atzera eraman beharko dira nahitaez 3 metroko distantzian, gutxienez, lursailen arteko mugetatik. Fatxada nagusia lurzatiak bide publikoekin duen mugan bertan jartzen ahalko da, D lurzatiaren berariazko kasuan izan ezik; izan ere, horretan fatxada nagusia 5 metro atzera eramanen da, aurretik garatu den SOR-2 unitateko lurzatien lerrokadurei jarraitzeko asmoz.

Horri dagokionez, komenigarria da Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 89. artikuluak lurzatietako itxiturei buruz ezarri dituen baldintzak gogoratzea.

Unitatearen erdian kokatzen den berdegunea aldatuta, bizitegitarako lurzatia (L lurzatia) ezartzeko behar den espazioa libre geratuko da jabeek eskatu zuten eremuan.

Unitatearen hego-mendebaldean, Kontzejuaren eraikinaren ondoan, hain zuzen, badago beste espazio libre edo plaza bat, Kontzejuaren eraikinak berak eta J lurzatiak mugatzen dutena; horixe da, hain zuzen ere, Ezkabarteko Udalak aprobetxamenduaren nahitaezko lagapenerako aurreikusi duena; horrela, lurzoruaren udal ondarearen zati bihurtuko litzateke, ibarreko biztanleek egindako etxebizitzen eskaerari erantzuteko.

Epelea errekaren bi aldeetan babes banda berdeari eutsiko zaio.

Aldaketa puntual honetan proposatutako elementuak ez dira egiturazko elementuak, lehendik kokatuta dauden elementuekiko bide konexioak izan ezik. Horren ondorioz, unitatea hirigintzaren aldetik garatzeko lanak (birzatiketa proiektua eta urbanizazio proiektua) egiten diren bitartean, aldatzen ahalko dira bizitegitarako lurzatien edo espazio libreen kokapena edo morfologia, baita marrazturiko bideetarako eta oinezkoen espazioetarako aurreikusiriko diseinua, sekzioa edo materialak ere.

Aurretik adierazi denaren ondorioz, 2. eremuaren barneko SOR-1 unitaterako hirigintza fitxa partikular berria egin da, hurrengo determinazioak biltzen dituena:

2. eremua. SOR-1 unitatea.

1.-Determinazio orokorrak.

1.1. Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzoru antolatua.

1.2. Erabilera orokorra: bizitegitarakoa.

1.6. Erabileren egokitasuna:

1.6.1. Erabilera aurreikusia: bizitegitarakoa.

1.6.2. Nahitaezko erabilera: garajea, plaza bat etxebizitzako, gutxienez 20 m² erabilgarri dituena.

1.6.3. Erabilera onartuak: merkataritzako jarduerak eta bulegoak, bizitegitarako azalera gainditu gabe: eskulangintzako industriak.

1.6.4. Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.

1.7. Eraikuntza tipologia:

-Etxebizitza librea: familia bakarreko etxebizitza bakartua eta binakakoa.

-Etxebizitza babestua: etxebizitza kolektiboa.

2.-Determinazio formalak.

2.1. Garaierari buruzko baldintzak:

2.1.1. Solairu kopurua:

-Etxebizitza librea: gehienez BS+1+Atikoa eta gutxienez BS+1. Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 10. eta 41. artikuluak.

-Etxebizitza babestua: gehienez BS+2+Atikoa eta gutxienez BS+1.

2.1.2. Eraikinaren gehieneko garaiera:

-Etxebizitza librea: 8 m teilatu-hegaleraino, 10,5 m gailurreraino. Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 40. artikulua.

-Etxebizitza babestua: 11 m teilatu-hegaleraino, 13,5 m gailurreraino.

2.1.3. Beheko solairuaren eta goiko solairuen gutxieneko garaiera librea:

2,6 m eta 2,4 m, hurrenez hurren.

2.1.5. Atikoaren garaiera:

-BS+1+A eta BS+2+A denean 1,5 m. Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 44. artikulua.

2.2. Lurzatiaren baldintzak:

2.2.1. Gutxieneko lurzati eraikigarria: 500 m².

2.2.2. Banantzeko gutxieneko lurzatia: 1.000 m².

2.2.3. Lurzatiaren gutxieneko frontea: 15 m bakartuetarako eta kolektiboetarako eta 12 m binakakoetarako.

2.2.4. Eraikinaren okupazioa:

-Etxebizitza librea: 100 m² gutxienez eta 225 m² gehienez.

-Etxebizitza babestua: 100 m² gutxienez eta 500 m² gehienez.

2.3. Eraikuntzak bete beharreko baldintzak:

2.3.1. Sakonera eraikigarria beheko solairuan: 15 m.

2.3.2. Sakonera eraikigarria goiko solairuetan: 15 m.

3.-Eraikuntzari buruzko ordenantza partikularra:

3.1. Babes osoa duten eraikinak: ordenantzen IV. kapituluaren II. atala.

3.2. Ingurumen babesa duten eraikinak: ordenantzen IV. kapituluaren III. atala.

3.3. Gainerako eraikinak: ordenantzen IV. kapituluaren IV. atala.

3.4. Antolamenduz kanpoko eraikinak:

-7. lurzatia: biltegia.

4.-Kudeaketari dagozkion determinazioak:

4.1. Jarduketa sistema:

-SOR-1 unitatea: Lankidetza (2007ko irailaren 7ko aldaketa xehakatua).

4.2. Planeamenduari buruzko baldintzak:

4.2.1. Aldaketak: hirigintza araudiaren 24. artikulua.

4.2.2. Urbanizazioa: hirigintza araudiaren 25. artikulua.

4.3. Aprobetxamendua:

4.3.1. Eraikigarritasun garbia:

-Etxebizitza librea: 0,5 m² eraiki/m² lurzati garbian.

-Etxebizitza babestua: 0,675 m² eraiki/m² lurzati garbian.

4.3.1. Eskuratzen ahal den aprobetxamendua: %90.

4.3.3. Homogeneizazio koefizienteak.

Proposaturiko antolamenduan bi etxebizitza tipologia (libreak eta babestuak) daudela kontuan hartuta, aprobetxamenduak zuzen kalkulatzeko aukera ematen duten homogeneizazio koefizienteak aplikatu behar dira. Horri dagokionez, Udal Planaren 56. artikuluak homogeneizazio koefiziente batzuk ezarri ditu, SOR-1 unitateari aplikatuko zaizkionak.

Familia bakarreko etxebizitza librea, bakartua edo binakakoa, m²:

1,70

Familia bakarreko etxebizitza librearen edo binakakoaren lurzati pribatuaren lurzorua, m²:

0,40

Etxebizitza kolektibo babestuak, m²:

1,00

Etxebizitza kolektiboen lurzati pribatuaren lurzorua, m²:

0,10

Merkataritza, m²:

1,20

Bulegoak eta hirugarren sektoreko zerbitzuak, m²:

1,20

Ekipamendu pribatuak, m²:

1,50

Garajea beheko solairuan (Udal Planak behartu gabe), m²:

1,50

Bizitegiaz besteko erabilerak sotoan, m²:

1,00

Hotela eta egoitza publikoa, m²:

1,20

Proposamena Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 24. artikuluaren determinazioen ikuspuntutik aztertuta, konturatu gara aldaketa puntual honetan honako hauek gertatu direla:

-Aurreikusiriko eraikinen bolumenen baldintzak aldatu dira.

-Lurzoru libreak eta eraikigarriak berrantolatu dira, indarra duen planeamenduan adierazitakoaren aldean espazio libreen zein bideen erabilera publikoko azalera murriztu ez bada ere.

-Lerrokadurak eta sestrak berriro doitu dira.

-Aurreikusiriko eraikinaren erabilera xehakatuak aldatu dira, familia bakarreko edo bi familiako etxebizitzatan egituraturiko bizitegitarako erabilera etxebizitza kolektiboek egituraturiko bizitegitarako erabilerarekin osatuta.

-SOR-1 unitatearen etxebizitzen gutxi gorabeherako kopurua 2 etxebizitzarekin baino gehiagorekin handitu da.

-Ez da handitu aprobetxamendua eta ez da aldatu planaren beste araurik.

-Ez da kalterik egin, ezta inguruko finken baldintzak bertzelakotu ere.

Horregatik, Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 24. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, helburu horiek lortzeko zehaztuko den hirigintza figura Udal Planaren aldaketa puntuala da.

Unitateko azaleren taula.

Txosten honekin batera aurkezten diren planoetan proposaturiko antolamenduarekin bat, honako hau da unitateko azaleren taula:

SOR-1 UNITATEA. SORAUREN. AZALEREN TAULA

Unitatearen azalera osoa (planaren arabera)

12.402,65 m²

AZALERAK (erabileren arabera)

Bizitegitarako lurzati libreak

5.685,00 m²

Bizitegitarako lurzati babestua

1.000,00 m²

Berdeguneak eta espazio libreak

1.635,00 m²

Errekako babes eremua

468,20 m²

Garapen berrietako babes eremua

108,00 m²

Bideak

3.506,45 m²

LABURPENA

Bizitegien azalera

6.685,00 m²

Ekipamendu publikoen azalera

2.211,20 m²

Bideen azalera

3.506,45 m²

Bizitegitarako lurzatien azaleren batura 6.685,00 m² da; horietatik 1.000 m² etxebizitza babestuak multzotan eraikitzeko lurzatiari dagozkio.

Planak zehaztu dituen eraikigarritasun baldintzen arabera, honakoa izanen da unitatearen eraikigarritasun osoa:

Etxebizitza libreetarako lurzatiak:

-Lurzatien azalera: 5.685,00 m².

-Azalera eraikigarria: 2.842,50 m².

Etxebizitza babestuetarako lurzatia:

-Lurzatiaren azalera: 1.000,00 m².

-Azalera eraikigarria: 675,00 m².

Unitatearen azalera eraiki osoa: 3.517,37 m².

Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen araberako lagapenen estandarrak.

Sektoreetan ekipamendu publikoetarako lurren erreserbak zehaztu beharko dira, baldin eta sektore horiek bizitegitarako erabilerako lurzoru urbanizagarria edota hiri lurzoru finkatugabea badute, tokiko ekipamendutzat jotzen direlarik, eta beraz, zein diren ere barnean dituzten sistema orokorreko elementuak. Erreserba horien azalera ez da 50 metro karratutik beherakoa izanen, bizitegitarako erabilerarekin eraikitako 115 metro karratu bakoitzeko. Berdeguneetarako eta espazio libreetarako berariazko erreserba horren azalera ez da inola ere 20 metro karratutik beherakoa izanen 100 metro karratu eraiki bakoitzeko, ezta sektorearen azalera osoaren %10etik beherakoa ere, azalera horren barneko sistema orokorrak zenbatu gabe. Lagapen horiek 500 biztanle baino gutxiago dituzten populazioguneetan murrizten ahalko dira, arrazoiak emanda. Udal Plan Orokorra onetsi ondoren gertatzen ahal diren lur handitzeek erreserben gutxieneko proportzio horri eutsi beharko diote.

SOR-1 unitatea:

Unitatearen azalera eraiki osoa: 3.517,37 m².

Ekipamendu publikoetarako lurren erreserbak: 50 m²/ 115 m² eraiki = 1.529,29 m².

Azalera hori ezin izanen da jarraian adierazitakoa baino txikiagoa izan:

-20 m²-tik beherakoa 100 m² eraiki bakoitzeko = 20 x 35,17 = 703,47 m².

-Sektorearen azalera osoaren %10etik beherakoa (1.240,20 m²).

Egindako egiaztapenarekin bat etorriz, SOR-1 unitateko ekipamendu publikoetarako lurren erreserbek 1.529,29 m² barne hartu beharko dituzte, guztira.

Azaleren taula aztertu ondoren, ondoriozta daiteke berdeguneak eta espazio libreak batuta zenbateko hori gainditzen dutela.

Aparkalekuak: Hirigintza eta Etxebizitzaren arloan Urgentziazko Neurriak Hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legeak xedatutakoaren arabera, bizitegitarako erabilerako lurzoru urbanizagarri sektorizatuan edota hiri lurzoru finkatugabean ibilgailuetarako aparkalekuen aurreikuspena bi plazakoa izanen da, gutxienez, edozein erabileratarako sestraren gainean eraikitako 100 metro karratu bakoitzeko, garajeetarako espazioak kenduta. Erabilera publikoko espazioetan 0,7 plaza egon behar dira, gutxienez, etxebizitza bakoitzeko eta beste plaza bat, merkataritzarako eta hirugarren sektoreko zerbitzuetarako erabilera duen 100 metro karratu bakoitzeko.

SOR-1 unitateari dagokionez, unitatearen maketak 28 etxebizitza berri agertzen ditu. Horrek erabilera publikoko espazioetan 20 aparkaleku egotea ekarriko luke, eta kopuru hori txikiagoa da txosten honekin batera aurkezten diren planoetan agertzen diren kopuruak baino.

Unitatea garatzerakoan, dagozkion eraikinen exekuzio proiektuen bidez, araudiak eskatzen dituen gainerako aparkalekuetarako espazioak aurreikusi beharko dira.

Ezkabarten, 2009ko otsailaren 3an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L1002043