26. ALDIZKARIA - 2010eko otsailaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2010eko lan egutegia

Osoko Bilkurak, 2010eko urtarrilaren 4an, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldia ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta kontuan hartuz, orobat, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 838/2008 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2010eko asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, halaber, I. eranskina eta espedientean jasotako dokumentazioa, ebatzi dut:

1. 2010eko jaiegunen lan egutegia onestea, Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan. Hona hemen:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose

-Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

-Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

-Apirilaren 5a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Ekainaren 16a: San Adrian (Herriko jaia).

-Abuztuaren 2, 3 eta 4a: Herriko festak.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andra Maria.

-Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjinaren eguna

-Azaroaren 1a: Domusantua.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2010. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.-Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 37 ordu astean, 219 egun, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 15 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:45etik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:15era bitarte.

3.-Jendea hartzeko ordutegia eta erregistro orokorra irekita izatekoa: 10:00etatik 14:00etara.

4.-Zerbitzu anitzetako langileen lanaldia 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, denentzat, 7:30etik 14:45era bitartean. Garbitzaileen ordutegia, 7:00etatik 14:15era bitartean.

5.-Abenduaren 24an eta 31n, lanaldia bi ordu murriztuko da.

Etxarri Aranatzen, 2010eko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L1002442